hasi, has/hasi, hasten
1 du ad. Hasiera eman; zerbaiten lehen zatia egin; jardunbide baten ondorio dena ez izatetik izatera igaro. Ik. abiatu 2; ekin1. Lan bat, egiteko bat hasi. Gerra hasi zutenean. Hirugarren eleberria hasi du. Urte berri bat hasten dugu gaur. Hitzaldia hasi zuenean. Esaldia hasten duen hitza. Bihar hasiko dituzte etxe berria egiteko lanak. Ongi hasi. Goiz hasi. Salamancan has eta Gipuzkoako Errenterian buka, Pazko bezperan. || (Partizipio burutua izenondo gisa). 2 da/du ad. (Eguraldiaz edo kidekoez mintzatuz). Euria, elurra, hotza hasi du.
3 da ad. (Hirugarren pertsonan). Urtea urtarrilaren batean hasten da. Han hasi ziren haren zorigaitzak. Gosetea hasi baino lehen.
4 da ad. (Osagarritzat partizipio burutugabea hartzen duela). Ibiltzen, mintzatzen, negar egiten hasi da. Hiztegi bat moldatzen hasi zen. Odola hozten hasten zaienean. Behar izaten hasten direnean. Zorionean hasiak gara, gero eta usuago asmoak eta iritziak agertzen. Noiz hasi zinen euskaraz ikasten? Ni ere harritzen hasia nauzue.
5 da ad. (Partizipio burutugabearen kideko adizlagunekin). Lanean, dantzan, otoitzean hasi. Borrokan hasi baino lehen. Honetan hasi aurretik. Berrizaleak ezeri begiratu gabe aldaketan hasi ziren arte. Negarrez hasi zen. Elkar joka hasi ziren. Goiz hasi zen bizibide egoki baten bila. || Lasai hasi nintzen. Burges txikiaren moduan hasi baino lehen. Izenak gora eta izenak behera hasi garenez gero. Besterik nuen, ordea, gogoan honetaz hasi garenean. Fabrikan hasi nintzenean. Ez naiz ni lehenik hasi.