1 emaitza gorabehera bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau74 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:01 | 1994-11-10 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
eragozpen horiek gorabehera, aurrera egitea erabaki dute; gorabehera handiak izan dituzte. / AS: gutxi gorabehera.
kategoriatan banatzea komeni da arauak emanak dituen adibideak; eta baita adierak argitzea ere (cf. supra "fluktuazio* e. gorabehera ").
gutxi gorabehera
eragozpen horiek gorabehera, aurrera egitea erabaki dute
- [E124]: "hemen, nik uste, grafia bikoitza behar da, eta, oker ez banago, horixe zen Anaitasunak bultzatu zuena: 1) izena: hor gorabehera handiak izan dira; 2) adb.: zuk diozuna gora behera, hemendik alde egingo dut" (1995-06-16)
- [E301]: gora-behera [da nire ustez hobesteko grafia, eta gutxi gora-behera] (1995-04-18)
- [A106]: "Hitz honetan bi idazkera bereizi beharko lirateke: gorabehera , izena denean (Adib.: "Gorabera handiak izan dira lantegi horretan"); gora-behera , antzekoak diren gutxi-asko, goiti-beheti, han-hor-hemen, aitzin-gibel... horien moduan (Adib.: "Eragozpen horiek gora-behera [gora edo behera, egon edo ez egon, aipatu edo ez aipatu...] aurrera egitea erabaki dute") [ik. gutxi gora-behera]" (1995-04-10)
- Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Gorabehera hitza ere eztabaidarako utzia izan zen. Batetik, marraren erabileraz Euskaltzaindiak emana duen araua hartu beharko litzateke kontuan. Baina hitz hori izendua dagoenez eta hala erabiltzen denez, marrarik gabe eta baturik idaztearen aldeko agertu da zenbait. Hala onartu da. Gutxi gorabehera eztabaidatu da ondoren. P. Goenagak hiru osagaiak parekotzat ikusten ditu eta dena hitz bakarrean idaztea proposatzen. Botoetara jo da eta gutxi gorabehera idazkerak irabazi du: 13 boto izan ditu proposamen honek. Beraz, forma hori erabaki da. Bestalde, gorabehera hitzaren bi erabilerak argitzeko adibide bana ematea erabaki da'.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.