Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=gaizki mintzatu sarrera bakarrean aurkitu da.

gaizki

1 adb. Behar edo nahi denaren edo egoki denaren kontra. Ik. txarto. Anton. ongi. Gaizki bizi, gaizki hil. Ongi, gaizki nahiz erdipurdi. Gaizki dugu aita, gibeleko gaitzaz. —Zer moduz? —Gaizki. Gaizki hazitako umeak. Kontuak gaizki atera zituela. Gaizki hasi zen eta okerrago bukatu du. Gero eta gaizkiago zihoazen nire kontuak: gero eta okerrago. Oso gaizki dago hori. Gaizki kantatzen du.

2 adb. (Ezezko esaldietan, indargarri gisa edo ironiaz). Ez zaio gaizki etorriko. Ez dute gaizki barre egin behar ondorengoek gure bizkarretik! Ez zaituzte horrek gaizki engainatzen!

3 adb. (Partizipio burutu mugatuaren ezkerrean). Ik. gaizki egin; gaizki esan; gaizki-ulertu. Hitz horiek ez zeudela batere gaizki josiak. Diru gaizki irabazia ugari daukalako. Komeni da maizenik gaizki pentsatu samarra izatea. Ume gaizki heziak. Gaizki ohitua zegok. Gure erreguak askotan izan ohi dira edo epelak edo gaizki eginak. Alaba gaizki ezkondua etxera bihur (esr. zah.).

4 iz. Lege moralaren aldetik on ez den guztiak osatzen duen ideia edo izaki abstraktua. Ongiaren eta gaizkiaren arbola. Gaizkia egiteko. Gaizkian gogortua dagoena. Gaizkitik begiratzeko. Gaizkirako jaidura. Ongiaz gaizkia garaitu behar da.

5 iz. Lege moralaren aldetik on ez den gauza edo egitea. Egiten dituzten hutsak eta gaizkiak barkatzeko. Ez diogu inori gaizkirik egin.

gaizki aipatu Ipar. Norbaiti buruz gaizki hitz egin. Ik. kritikatu 2; gaizki esan. Badakit gaizki aipatua naizela munduan.

gaizki egile, gaizki-egile adj./iz. Gaizkilea. Ohoinak eta beste gaizki-egileak.

gaizki egin 1 du ad. Gaizki egin dugu aita santuaren gutuna laburki aipatzea. Dena gaizki egiten du.

2 du ad. Gaizkia egin, kalte egin. Deabruak ez du lan bat baizik, beti gaizki egitea. Ongirik ez egitea bera da gaizki egitea. Eta, zeren hark gaizki egin duen, zuk ere egin behar duzu?

gaizki-egin iz. Egite gaiztoa edo okerra; hutsegitea. Beren gaizki-egina aitortzeko. Gaizki-egina zuzentzeko.

gaizki erabili Tratu txarra eman. Gaizki erabilitako txakurrek edo txakur zapuztuek betiko izango dituzte ondorio latzak.

gaizki erraile, gaizki-erraile iz. Gaizki-esalea. Oro, bere buruaz besteak, ezagutzen ditu gaizki-erraileak.

gaizki erran du ad. (nor osagarririk gabe). Gaizki esan. Ez ziren ausartzen ageriki gaizkirik erratera. Jende gaiztoek gutzaz gaizki erraten dutela entzutean hartzen dugun damua.

gaizki-erran iz. Gaizki-esana, laidoa. Egiak libratuko du engainarietarik eta gaiztoen gaizki-erranetarik.

gaizki esaka, gaizki-esaka adb. Biraoka; hitzez norbaiten kontra gaizki esanez. Jainkoagatik gaizki esaka ari da. Bata barkamen eske eta bestea gaizki esaka ari zaizkio Jesusi.

gaizki esale, gaizki-esale iz. Gaizki esaka aritzen den pertsona. Pietro Aretino gaizki-esaleaz oroiturik. Gaizki-esaleak ugariagoak ziren, ontzat zeukatenak baino.

gaizki esan du ad. (nor osagarririk gabe). Laidoztatu, iraindu, hitzez norbaiten kontra aritu. Ik. gaizki erran; gaizki hitz egin; gaizki mintzatu. Ez inorengatik gaizki esan. Herri guztia marmarrean, gaizki esaten ari zela. Behin bakarrik ez du Mariaren izenik ahotik atera oraindik, gaizki esateko ez bada.

gaizki-esan 1 iz. Laidoa, iraina; esamesa, zurrumurrua. Besteren marmarra edo gaizki-esana gogoz entzuten. Beretakoren baten kontrako gaizki-esanak.

2 iz. Gaizki esan den gauza. Gaizki-esanak barka.

gaizki hartu 1 du ad. Norbaitek, esan edo egin dioten zerbait, txarrean hartu. Gaizki hartu du esan diotena.

2 du ad. Modu txarrean harrera egin. Gaizki hartzen zaituzte etxean, beraz?

gaizki hazi adj. Pertsonez mintzatuz, gizalegerik ez duena. Mukitsu gaizki haziak! Ume berekoi, gaizki hazi eta apetatsua zen.

gaizki heldu 1 Egoera txarrean gelditu, arrakastarik ez izan. Gaizki helduko zara hori egiten baduzu. Izan ezazu hauetan sineste, eta ez zara gaizki helduko.

2 (heldu forma, partizipio burutugabearen balioaz). Gaizki etorri. Puntu honetara ez da gaizki heldu doktore batek kontatzen duena.

3 (heldu forma, partizipio burutugabearen balioaz). Gaizki moldatu. Gaizki heldu dira elkarrekin.

gaizki hitz egin 1 Norbaitengatik gaizki esan. Gaizki hitz egiten dute zutaz. Gauzarik onenetatik ere hartzen zuten harengatik gaizki hitz egiteko oina. Agerian hasi zen haren kontra txit gaizki hitz egiten.

2 Desegokikeriak esan. Gaizki hitz egin badut, erakuts iezadazu zertan huts egin dudan.

gaizki mintzatu 1 Norbaitengatik gaizki esan. Elkarren kontra ez zaiteztela gaizki mintza. Lagunaz gaizki mintzatzeko ohitura. Bestengatik gaizki mintzatuz.

2 Desegokikeriak esan. Hobe da isil egotea, ezen ez gaizki mintzatzea.

gaizki-ulertu iz. Zerbait gaizki ulertzea. Gaizki-ulertuak saihesteko. Harengana joan ninteke azaltzera gaizki-ulertu bat izan dela.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper