Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza fuselaje bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

fuselaje
iz. Hegazkinaren gorputzaren egitura, hegoak itsasten zaizkiona. Akordio horren bitartez, A380 hegazkinaren fuselajeko pieza handiak egingo ditu Arabako enpresak.

Aztergaia: fuselaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-aia/-aje: -aje amaiera da hobestekoa, horrela egiten baitute batera B, G eta Zub.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "fuselaje/fuselaia: Zuen argudioa ondokoa da, Bizkaiak eta Gipuzkoak Zuberoarekin batera bat egiten dutela, eta hori egierdia da bakarrik, edo gurago baduzue erdigezurra. Sartaldean, jatorriz ertaroko gaskoin/frantsesetik datorren gaztelaniazko /-aje/ erabiltzen da gaztelaniaren eraginez, are gehiago gaztelania modernoaren eraginez, akabantza hori daukaten berba gehienak, guztiak ez esateko, modernoak baitira. Zuberotarrek aldiz, duten fonologia aberatsa dela bide, eta oztoporik ez dutelako beraz, /j/ ebakiz - edo zehatzago /dj/ - forma bera hartzen diote frantsesari. Beraz, /-aje/ horiek formalki dira bakarrik berdinak, ez edukin fonologikoz. Euskarazko forma tradizionala, aldiz, /-aia/ da, gure tradizioan era ohikoaz sartua. Zergatik ezin dugu hori erabili? Zergatik jo behar dugu ontzat gaztelaniaren atzizkia? Areago, mendebaldeko /-aje/ guzti horiek /X/ hotsa zabaltzea esan gura duenez, oso argudio indartsua agertzen zait euskal forma tradizionalaren alde. Horrexegatik, oso zaila egiten zait zera ez pentsatzea, ostera ere hiztun giputzok numantinoki hizkuntza orokorraren fonologia-sistema erabat desorekatzen duen /X/ hori salbatu guraz ez zabiltzatenik. Eta Euskaltzaindiak ofizialki ezer ez duela esan erantzutea ez da ere erantzun egokia, milaka bider errepikatu duguna esan behar baitugu, /h/-a fonema bat dela euskaraz eta /X/ zabaldu guraz segitzen badugu, euskara batua bera aldatu behar dugula, ez baitago, hizkuntza semitikoetan izan ezik, nik dakidanez, hain gertukoak diren fonema bi dituen hizkuntzarik, eta semitikoek horiekin batera beste hots batzuk ere daukatelako, alegia, aparatu fonatzaileko segmentu horri errendimendu funtzional izugarria ateratzen diotelako" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: -aia atzizkia hobe dela.

 - Erabakia: BAgiria (1997-03-21): zerrendako informazioa hobetsi da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.