Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=eskailera sarrera bakarrean aurkitu da.

eskailera

iz. (Singularrean nahiz pluralean). Igotzeko eta jaisteko mailen saila. Ik. zurubi. Eskaileraren lehen mailan. Eskaileretan behera jaitsi. Eskailerak igotzen. Eskailera barrena: eskaileraren beheko aldea.

eskailera buru, eskailera-buru Eskaileraren goialdea; eskailera zatien arteko bitarte laua. Ik. tranpal. Eskailera buruan eserita. Eskailera buruan berriketan, lapikoa erre zaie hiru andreei. Zabaldu du atea eta hala diotso eskailera burukoari: (...).

eskailera maila, eskailera-maila 1 Igotzeko eta jaisteko, oina bermatzen den eskaileraren atala. Gomendioa egiten zaio ibiltariari: 100 eskailera-mailatik behin atseden hartzeko geratzea. Ermitara heltzeko 237 eskailera maila igo behar dira.

2 Irud. Eskailera-maila hau gainditzea lortuko balu, Albisuk hurrengo aurkaria Olaizola II.a handia izango luke.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper