1 emaitza ekidin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1994-03-23 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
ekidin, ekiditen. du ad. Sin. saihestu
ekidin, ekidin, ekiditen
du ad.
meza ekidin
- [E202]: "53.1. Hitz honek egin beharreko zerbaitean huts egitea adierazten du: Ekidin: egin beharrekoa egin gabe uztea ('meza ekidin'). Ez ekidin: alde bat utzi beharrekoa alde bat ez uztea ('bekatuko okasioa ez ekidin'). Beraz, 'evitar' baino areago 'omitir' eta 'no rehuir' edo horrelako zerbait esan nahi du. Dena den, 'evitar' gisa zabaltzen ari da eta erosoa gertatzen da adiera horretan, 'saihestu', 'ebitatu' eta horrelakoen lekuan" (1995-01-09)
- [K104]: inolako markarik gabe doa? Ez al da oso tradizio urrikoa (OEH) eta kritikatua?" (1994-11-04)
- [K201]: zer da azkenean?, saihestekoa, ez? Meza ekidin: meza utzi, etab." (1994-10-20)
- [K201]: "erosoa gertatzen omen da saihestu-ren ordez. Norentzat? Ze tradizio ta erabilera dute ekidin eta ekidinezin-ek, azken urteak kenduta?" (2005-07-19)
- [E210]: "Oharra: Beharbada, egoki izango litzateke, Zah. marka gehitzeaz gain, "saihestu" hobestea".
- [E116]: "'huts egin' adierakoa, bai, zaharra da; 'saihestu' adierakoa, berriz, bizia da, inon bizirik bada (ia 400 testuingurutan ikus liteke oraingo corpusetan, eta testuinguru ia guztiak azken 20 urteotakoak dira); kritikatua izan da, egia, eta lehen itzulian iritzi-emaileek egindako oharrak dira horren lekuko; geuk ere luze eztabaidatu genuen orduan, eta hartu genuen erabakia hartu genuen. Nik ez nuke ukituko".
- Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "utzi bere horretan".
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.