Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza edukiontzi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

edukiontzi
1 iz. Hainbat forma eta edukieratako ontzia, gauzak garraiatzeko erabiltzen dena. Ergelkeria da edukiontziak kamioietan eramatea autobidean, bata bestearen atzetik eta trenbidearen albo-albotik, gainera.
2 iz. Kaleetan zaborrak eta hondakinak pilatzeko erabiltzen den tamaina handiko ontzia. Gazte batzuk hamabi urteko espetxealdia betetzera zigortuak izan dira zakarren edukiontzia erretzeagatik.

Aztergaia: edukiontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-11-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edukiontzi (eta edukinontzi) 2: X. Mendiguren B. ("Aspaldi-aspalditik erabili izan ditu gizakiak landare-zuntz ehunduak hamaika gauza egiteko, gutxienez Neolitikoaz geroztik ezagutzen baitira era horretako edukinontzi anitzak, arrantzarako nasak, tabikeak, itxiturak, altzariak... baita oinetakoak ere"), J. Elberdin ("Trenbideari dagokionez, europear zabalera duena leihakide indartsua da produktu siderurgikoetan eta edukiontzietan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

edukiontzi : HiztEn, Euskalterm 12 (hauetan 1 container sinonimoarekin; eta ibilgailu e.-garbitzaile; 1 kartoi-e., kartoi eta plastikoen e., paper-e., paper-kartoien e., pila-e., beira-e., egur hautsien e., hondakinentzako e., e-barku, edukiontzizko merkantzia) // eta 'container' itzulitako beste hauek: kontenedore : Euskalterm 2 (hauetan 1 zintarri eta jaurti-mugarri sinonimoekin eta 'contenedor, bordillo' itzulia; eta 1 merkantzi kontenedore: 'contenedor de mercancías' itzulia); container : AB38 1, Euskalterm 1 (roll-container 'roll-container') // eta 'contenedor' itzulitako ontzi : AB50 2 (hauetan 1 o.-garraio 'transporte de contenedores').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

edükinontzi : Casve EF; edukiontzi : HiruMila (eta edukiontzi-eramaile), ElhHizt (eta edukiontzi-untzi: AS: portacontenedores) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal container, contenedor / container formen ordainak: HiztHand: edukiontzi, kontainer // HiruMila: ik. contenedor / 1 eusle; 2 (poseedor) edukitzaile; 3 (recipiente) euskailu, edukiontzi; 4 (c. de basuras) zaborrontzi, zaramontzi // ElhHizt: ik. contenedor / edukiontzi // Casve FE: edenkailü, edükailü // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "edukinontzia = contenedor"

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

hedatua da gaur, eta adierazle baten premia dago, dirudienez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: ik. oh. s.u. container. (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Erabili egiten da (batez ere prentsan erabiltzen da, baina baita literaturan ere), eta beharrezkoa denez, onartzea proposatzen dut lantaldeak zalantzan utzi duen sarrera hau".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.