Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=bizkortu sarrera bakarrean aurkitu da.

bizkortu, bizkor/bizkortu, bizkortzen

1 da/du ad. Bizkortasuna hartu edo eman. Ik. suspertu. Ur honekin semea bizkortu eta lehenagoko indarretara bihurtu zen. Eritasun gogorretik atera eta bizkortzen hasten den eria. Geldo ibili da, baina orain bizkortu da. Etsaietara hurreratu zenean, Jainkoak bizkortu zuen, ez zuela zer beldurrik izan esanaz. Bere itxaropena indartu eta bizkortu zuena. Bizkortu nahi den hizkuntzak eredu berdindua izan beharko du.

2 da/du ad. Abiadura hartu edo eman. Motorra bizkortu zuen, eta hormaren kontra joan ziren. Bizkortzen ez bazara, belu helduko zara.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper