Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza astiro-astiro bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

astiro-astiro
adb. astiro-ren indargarria. Ik. poliki-poliki; mantso-mantso. Honela, denborak, astiro-astiro, gauza guztiak bistara ateratzen ditu eta arrazoiak argitan ipintzen. Astiro-astiro aurreratzen dira.
Loturak

Aztergaia: astiro-astiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): astiro-astiro 57: Deia 3 (adib.: “Beraz, liburu digitalen eskaintza oraindik txikia da, baina bai, astiro-astiro gorantza doa”), Elhuyar (“Aurretik lan handia dute egiteko Zubiagaren iritziz, "astiro-astiro, zooma sartu ahala, ari gara ikusten gauza txikiak, baina bere txikitasunean eragin handia izan dezaketenak”), Consumer 7 (adib.: “Orduantxe aztertu behar da, astiro-astiro aztertu ere, panazea izatetik urrun dabilen irtenbidea”), Berria 25 (adib.: “Urbeltza erreka eskuinean izango dugu, eta, haren paraleloan, goratasuna hartzen astiro-astiro joango gara”), EiTB 8 (adib.: “Goizaldean, hodei hondarrek zaparradaren bat utz lezakete, baina goizean zehar zerua txukunduko da eta astiro-astiro urdina nagusituko da”), Jakin 4 (adib.: “oso modu apalean ezagutzen zen, astiro-astiro eta gainera ahalegin ekonomiko handiarekin”), Argia 6 (adib.: “Eta banoa, astiro-astiro euskal folkaren oinarrietara”), DiarioVasco 3 (adib.: “Poliki-poliki, transformazio handiak jasaten ari gara gizartean; eta, astiro-astiro, ohituz goaz, gainera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: astiro-astiro 194: Berria 6 (adib.: “Astiro-astiro joatea du gustuko, geldikako jokoa da haien dohaina”), Urtzi Urrutikoetxea 18 (adib.: “Orduan astiro-astiro alde egin zuten, batek izan ezik”), Anjel Lertxundi 31 (adib.: “Astiro-astiro igo zituen eskailera-mailak"), Xabier Amuriza 13 (adib.: “Honela denborak, astiro-astiro, gauza guztiak bistara ateratzen ditu eta arrazoiak argitan ipintzen”), Karlos Zabala 9 (adib.: “Konplota umotuz zihoan astiro-astiro”), Lopez de Arana 8 (adib.: “Garraiontzi zapal bat astiro-astiro zihoan Narrows-en zehar, euripean”), Julen Gabiria 6 (adib.: “Peter airetik astiro-astiro hurreratzen eta labana prest ikustean, kareletik itsasora egin zuen salto”), Agustin Otsoa 5 (adib.: “Astiro-astiro, emandako urratsak egin zituen atzerantz, itsuka, elfo-argia erabiltzera ausartu gabe”), Koldo Biguri 5 (adib.: “Meharra astiro-astiro zihoan sasiarterantz, kontu handiz zapalduz, eta isiltasunak berunaren pisua bera zuen.”), Juan Martin Elexpuru 4 (adib.: “astiro-astiro hasi ziren nire larru guztia zeharkatzen, igurzten, masaiatzen”), Patxi Zubizarreta 7 (adib.: “Hala bada, astiro-astiro, eskua hanka artera labaindu diat, eta, bihotza punpaka hasi zaidak”), Joanes Urkixo 3 (adib.: “Txalupako hiru lagunak, astiro-astiro, sortasun sakon batean murgildurik geratu ziren”), Josu Zabaleta 3 (adib.: “Blindatua, gaina irekita, astiro-astiro zetorkien”), Jon Muñoz 3 (adib.: “Apalen ondoan ibili zen astiro-astiro Ruche jauna”), Irene Aldasoro 3 (adib.: “Muinoxkaren ondotik aurrera zetorren gizona astiro-astiro”), Iñaki Mendiguren 4 (adib.: “Astiro-astiro joan ziren belarretan aurrera”), Edorta Jimenez 4 (adib.: “Bada hemen poloniarren ordezkariarena egiten duena, eta astiro-astiro guztion buru bilakatu dena”), Pedro Alberdi 2, Joxe Azurmendi 2, Joxe Austin Arrieta 2, Oskar Arana 2, Alberto Ladron Arana 2, Jon Arretxe 2, Karlos Zabala 2, Txillardegi, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

hedatua eta onartzekoa, poliki-poliki azpisarrera onartua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa astiro sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.