Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza arnasa bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

arnasa
1 iz. Biriken jardunaren ondorioz, ahotik edo sudurretik ateratzen edo sartzen den airea. Ik. hats1. Arnasa gabe eta itorik geratu artean. Ez da bere arnasarik ere hona heltzen. Arnasa baretu. Ez da gehiago esnatuko arnasa ahitzean. Entzun nahi izan zenuen isil-isilik, arnasa atera gabe. Harrituta, ahoa zabalik eta arnasa gabe gelditu zen.
2 iz. Indarra, adorea, bizitasuna. Zu zara, maitetxo kutuna, nire arnasa eta nire osasuna. Zuk hain maitea zenuen hizkuntzak badu oraindik arnasa. Zure arnasa zabalez sendo nazazu.
3 iz. Haizeaz mintzatuz, bolada biguna edo gozoa. Hego haizearen arnasa biguna. Itsasoko ura bare-barea, haize arnasarik ere ez.
[Oharra: arnas forman erabiltzen da hitz elkartuetako lehen osagai denean: arnas aparatua ].

Aztergaia: arnasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arnasa, hats

Euskaltzaindiaren Arauak

arnasa (arnas forman erabiltzen da hitz-elkarketako lehen osagai denean: arnas aparatua). Sin. hats / AS: arnasa hartu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, AS gisa: azken arnasa, azken arnasa eman, azken arnasetan egon; arnasa batean, arnasa berotu, arnasa berritu, arnasa bete, arnasa bota, arnasa egin, arnasa eman, arnasa estutu, arnas hartze .

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

hats.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arnasa hartu.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. elkarketan.

Informazio lexikografikoa
Hitz-elkarketan hartzen duen forma berezia

arnas forman erabiltzen da hitz-elkarketako lehen osagai denean: "arnas aparatua".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E402]: [falta da] (1993-03-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrerei buruz, bi argibide eman behar dira: 1. Alde batetik, azken arnasa, azken arnasa eman eta azken arnasetan egon proposatu dira azpisarrera gisa; baina, hurrenkera alfabetikoaren arabera, horiek guztiak 'azken' hitzaren azpisarrera izan beharko lirateke, ez, ordea, 'arnasa' hitzarenak. / 2. Beste alde batetik, beste azpisarrera bat gehi daiteke: arnasari eutsi: #mdash#Arnasa eutsika, aldare-oñera urbildu zen (Etxaniz, Nemesio, Euskal antzerkiak. Kontu-kontari, 154). #mdash#Geroago luzean, au da, urazpitik, arnasa luzea eutsiaz (Erkiaga, Eusebio, Arranegi, 57s). #mdash#Ta esan-ala, arnas-eutsika, errez eta narerik edan zuen erabat (Zaitegi, Jokin, Platon'eneko atarian, 108). #mdash#Aal zuan asnasik geienari beragan eutsiaz… (Berrondo, Pedro, Kijote: Don Kijote Mantxako, 224)'.

 - [E116]: 'Proposamen honi dagokion lehen parteaz, bat nator Urrutiarekin. Uste dut azken arnasa, azken arnasa eman eta azken arnasetan egon azpisarrerak beste toki batean eman behar diren, azken horren azpian, alegia. Hala ere, onartu genuen holakoetan bi tokietan ematea, eta hori azken itzulirako utzi beharrean, hobe da orain berean hastea hori egiten, bestela ahaztuko baitugu: hemen sartu, beraz, baina oharra hartu beste aldean ere emateko. Arnasari eutsi, ordea, ez dut batere argi ikusten. Batetik, nor diren erabili dutenak. Bestetik, lau adibide horietatik hirutan ez da ageri arnasari eutsi baizik arnas(a) eutsi eta horrek bazterrak nahasi baizik ez du egiten. Beraz, lehenbiziko proposamena onartuko nuke, baina bigarrena ez'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arnasa (arnas forman erabiltzen da hitz-elkarketako lehen osagai denean: arnas-aparatua) Sin. hats [eta AS gisa] arnasa hartu / azken arnasa / azken arnasa eman / azken arnasetan egon / arnasa batean / arnasa berotu / arnasa berritu / arnasa bete / arnasa bota / arnasa egin / arnasa eman / arnasa estutu / arnas hartze 'arnasgora, hasgorapena'. Oharra: azken arnasa, azken arnasa eman, azken arnasetan egon AS-k azken sarreraren azpian ere sartu'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): arnasa sarrerako azpisarrera gisa emango arnas aparatu; eta "ik. arnas aparatu forman egokituko da hasierako oharra: "(arnas forman erabiltzen da hitz-elkarketako lehen osagai denean: ik. arnas aparatu)".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.