Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza arima bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

arima
1 iz. Gizakiaren osagai espirituzkoa, gorputzetik bereiz daitekeena eta hilezkorra dena. Arimaren ahalmenak. Arimako gaitzak. Giza gorputz bakoitza materiazko substantziaren modu bat den bezalaxe, arima bakoitza arimazko substantzia baten modu bat al da? Norbaiten arimaren alde otoitz egin.
2 iz. Pertsona hila. Arimentzako limosna. Arimen bederatziurrena. Arima ezkilak. Purgatorioko arimen alde.
3 iz. Gizakiaren bi osagaietako bat, sentikortasunaren eta adimenaren iturburutzat hartzen dena. Gorputza eta arima. Olerkariaren arima ere itsasoaren antzekoa da.
4 iz. Zerbaiten muina edo alderik garrantzizkoena. Otoitza da bizitza espiritualaren arima. Arima bat behar du gizarteak; eta arima edo lokarri hori autoritatea da, agintzeko eskubidea. Herriaren arima. Euskal Herriaren arnasa eta arima. Euskal arima.
5 iz. Pertsona. (Toki bateko biztanle edo jende kopurua adierazten den testuinguruetan). Zenbat milioi arima ez ziren itoko uholde hartan? Hogeita hamar bat mila arima ziren Lapurdin orduan. Arimarik ez dago.

Esaera zaharrak

Gorputz eria, arimaren sendotzaile.

Aztergaia: arima

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, AS gisa: arima-argi , arima-arimatik , arima herratu , arimak egin ; eta adib. gisa: arima eta gorputz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "zergatik 'arima eta gorputz' adibide?; esamoldea da, argi eta garbi (kolokazioa baino unitate fraseologiko finkatuagoa da, eta esanahia eta ez da osagaien esanahien batura, besterik gabe; horra hor esamoldetzat edo 'esapide idiomatikotzat' jotzeko arrazoi bi); azpisarrera izatea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arima iz.: arima eta gorputz; arima galduko [adibidea gehitu]

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.