1 emaitza -en esanetan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

-en esanetan
1 -en esanari jarraituz, -en esanaren arabera. Alkatearen esanetan, horrelako jaiek ez diete bizilagunei lo egiten uzten. Adituen esanetan, pilula horiek arriskutsuak izan daitezke.
2 -en esanetara. Besteren esanetan dihardu horrek.
Loturak

Aztergaia: -en esanetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2004-09-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) '-(r)en agindura, zerbitzura (egon, etab.)' adieran G 5 aldiz ageri da esanetan (aurretik genitiboa duela): Inza Azalp: "gogora jartzen gatzaizkiola ta arren esanetan nai dugula izan orain eta beti"; Uzt 2: "Aitaren esanetan oso zuzen zabilz, bañan gu itxasuan penaturik gabilz", "jaun orretxen esanetan zuzen ibiltzen bada Segura, zenbat animak juan bear ote du erri ontatik zerura?" (bitan aipatua); NEtx 2: "aren ondoren joan zan erriak, gazteak bezelaxe ikusi zuan agerpen zoragarria, ta arrazkero guztiok berotu giñan aren esanetan", "Zure esanetan beti lotua dukezu, izango dezu, zure mirabe zintzo"); b) '-k dioenez' adieran ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esanetan (aurretik genitiboa duela) a) '-(r)en agindura, zerbitzura (egon, etab.)' adieran G 1 (R. Galdos: "bere almen osoa / egiz ta benetan / beti-betikotuz / zeon esanetan"); b) '-k dioenez' adieran 62: B 6 (Zubk 5, adib.: "Simons doktorraren esanetan, Ramapithecus ori gizonkia zan eta bere ustez gizonaren izatearen antzik geien eukan izakirik zarrena", "Batzuen esanetan, bakartadearen ezaupidea umetatik dator"; J. Artaraz: "Jose Angel Garcia de Cortazar-en esanetan..."), EB 55 (horietan 35 egunkarietan: Egin 1986-1993 arteko 10; Eguna 1989 eta 1990 3; Hemen 1988; Egunk 1990- 1993 arteko 20; DNoticias 1994; Larrun 1990; J. Lekuona; J.M. Torrealdai; M. Iturbe; Amatiño; J.A. Arrieta 2; X. Letona; SM; J.C. Etxebeste; K. Olaetxea; I. Unzurrunzaga; J.M. Irigoien 2; P. Elizegi, A. Iban; E. Otamendi; AdminEusk 1994 3), EgAs 1 (El Día 1934) // Beste testuinguru batzuk: M. Iturbe: "Hengel-en esanetan ez dirudi gezurra denik, herriko zuzendarien artean bizi-bizirik zegoen iraultza-suaren giroaz garbi jabetuz eta giro haren aurka egin zuela Jesusek etsaiak maitatzeko eta beraiei barkatzeko deia"; J.A. Arrieta: "adituen esanetan, Galileoren ondorengo astronomi aurrerapenik haundiena izan daiteke"; X. Letona: "Une historiko hura bizi izan zutenen esanetan 'ez beldur barik, herriko alderdi tradizionalistetatik boikot ekintzaren bat espero bait genuen'"; I. Unzurrunzaga: "Botak kendu gabe, bera nire zai zegoen oheraino osto hezearen usaina ekartzen nion, atsegina bere esanetan".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esanetan : ElhHizt '(andar, estar...) al sevicio, a las órdenes de' // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

berria da x-ren esanetan esapide 'x-k dioenez' adierakoa, baina aski hedatua, batez ere kazetaritzan.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esan 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bozeramailearen esanetan ('bozeramaileak esan duenez').

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Egia esan ez dakit nola jokatu beharko genukeen. Hedabideetan oso sartua dago x-ren esanetan. Horrek ez du esan nahi, jakina, besterik gabe onartu behar dugunik. Sar dezakegu eta horren ordez, hobe dela x-k dioenez aditzera eman (baina ez dakit ezertarako balioko lukeen).

 - [E116]: nire hutsegitea izan da (eta barka!) oharrik gabeen artean utzi eta onartuekin batera argitaratzea (esku artean izaten dugun "Onartutako A, B, C, D eta E letrak" dokumentuan ikus dezakezue). Dena dela, kentzea erabakiko bagenu, kenduko dugu, edo, bestela azaltzea pentsatuko bagenu, egingo dugu, hurrengo argitaraldian.

 - Erabakia: (2008-07-18) esanetan: besteren esanetan dihardu horrek.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper