1 emaitza gendule bilaketarentzat [1 - 1]
Erdi Aroko euskal izena. Iruñerrian Guendule Sanz ageri da 1002. urtean. Nafarroako herri baten baino gehiagoren izena den Gendulain toponimoaren oinarrian dago. Erdarazko baliokidea Centol dela dirudi. Azken hau ageri da Lizarran (Nafarroa) 1366an, Pascoal Çentol, eta Seguran (Gipuzkoa) 1453an Çentol Peres de Oria. Aldaera: Gindul.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.