3 emaitza Segunda bilaketarentzat [1 - 3]
Segunda (es), Seconde (fr), Secunda (en)
Latineko Secundus ('bigarrena') izenetik dator. Santa Segunda III. mendean hil zuten, kristaua izateagatik, senargaiak berak salatuta. Santuaren eguna uztailaren 10ean da. Aldaera: Sekunde (Deun-ixendegi euzkotarra).
Segunda (es), Seconde (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Segunda izenaren baliokidetzat ematen da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.