1 emaitza Ekaitza bilaketarentzat [1 - 1]
XX. mendearen hasieran izadiarekin lotutako izenak erabiltzeko kristautasunaren aurreko tradizioa berpizten hasi zen. Haietako bat dugu ekaitza, euskaraz Marirekin hagitz erlazionaturik egon dena, ostosketak berak sortzen baititu eta askotan itxura hau hartzen baitu leku batetik bestera joateko. Arantzako (Nafarroa) mendia ere bada.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.