1 emaitza Urtzi bilaketarentzat [1 - 1]
Jainkoaren euskal izen zaharra. XVII. mendeko Zalgize idazlearen ustez zeruaren deizio zaharra zen. Hemendik sortu dira Ortzadar, Oskarbi eta beste. Aurreneko aipamena XII. mendeko Codex Calixtinus-ekoa da, non Compostelako Donejakuera joateko bidea aurrenekoz deskribatzeaz gainera euskarazko lehen hiztegitxoa ere biltzen baita: 'Barbara enim lingua penitus habentur. Deum uocant Urcia (...)'. Horretaz gain, Euskal Mitologiako izakia ere bada, ekaitza eta harria ekartzen dituena, zenbait lekutan Hodei izenaz ezagutua. Aldaera: Ortzi.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.