6 emaitza Sebastian bilaketarentzat [1 - 6]
Sebastián (es), Sébastien (fr), Sebastian (en)
Latineko Sebastianus-etik dator eta hau grekoko sebastós 'errespetagarria' errege titulutik. San Sebastian (III. m.) Dioklezianoren soldadua izan zen eta kristaua izateagatik enbor batean lotu eta geziz zauritu zuten. Erromako patroia da, Done Petri eta Done Paulorekin batean. Donostia hiri izenaren oinarrian *done Sebastiani dagoela dirudi. Santuaren eguna urtarrilaren 20an da. Aldaerak: Saustin eta Sebastie.
Sebastián (es), Sébastien (fr)
Ikus Sebastian eta Sebastie.
Sebastián (es), Sébastien (fr)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.