1 emaitza Obeko bilaketarentzat [1 - 1]
Erdi Aroko euskal izen arruntenetakoa. 804. urtean Valpuestako elizbarrutia (Burgos) sortu zenean Obeco zen lekukoetako bat. 932an Obeco-k eta bere anaiak Añanan (Araba) zeuzkaten lurrak saldu zituz-ten. Franko erabilia izan zen Euskal Herri osoan, eta dokumentazioan nonahi agertzen da. Toponimian ere utzi du aztarna: Trebiñun eta Sopuertan (Bizkaia) Obekuri ('Obekoren hiria' jatorriz) deituriko kontzeju eta auzoa ditugu, hurrenez hurren. A. Irigoienen ustez on adjektiboaren hobe konparatiboa dago oinarrian. Bukaeran Eneko izenean agertzen den -ko atzizki hipokoristikoa dugu ikertzaile bizkaitarraren arabera.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.