Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza balio izan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

balio izan
1 du ad.-lok. Balio edo prezio jakin bat izan. Zenbat balio du horrek? Orain ehun euro balio du, baina datorren urtean gehiago balioko du. Egunkariek gutxiago balio dute astegunetan.
2 du ad.-lok. Zerbaitek edo norbaitek aintzat hartzekoa egiten duen ezaugarria edo ezaugarri multzoa izan. (asko, zerbait eta kideko adberbioekin). Asko balio duela Jainkoaren errukiak. Ederki erakutsi du zer den eta zenbat balio duen idazle baten hiztegi osoak. Ez al du ezer balio gure arteko maitasunak? Peredak adina balio du beharbada Txomin Agirrek.
3 du ad.-lok. Gauza bat aipatzen den beste baten balio berekoa izan. Ordea, haren bihotzak urrea balio du.
4 du ad.-lok. Balioduna izan, eraginkorra izan. Kantuak balio dizu loak uxatzeko. Zer balio dio gizonari mundu guztiak, bere arimaren kaltean bada? Egia da balioko zuela bataioak, hartzailea behin bakarrik uretan sartu balute ere. Han esanak balio du hemen ere.
5 du ad.-lok. Egitekoren baterako egoki edo erabilgarri izan. Ez duk balio zume bat bihurritzeko. Ez dut uste ezertarako balioko lukeenik harekin eztabaidan hastea. Ez du sendagiletarako balio. Zulo hark bizilekutzat balio zion. Esker onaren aitormen gisa balioko ahal du esku-erakutsi kaskar honek!
6 du ad.-lok. Merezi izan. (balio du + aditz izena eta zer balio du + aditz izena esamoldeetan). Ez dakit balio duen gauza horren hemen aipatzeak. Ez du balio orain etxea konpontzen hastea. Zer balio zuen tematzeak? Zer balio zuen hain urrun joatea hor zelarik hurbilago Frantzia?

Esaera zaharrak

Batek mila balio eta milak bat ere ez. Diruak diru balio du.

Aztergaia: balio izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

balio izan, balioko. du ad. (bi erabilerak onartzen ditu: zer balio du tematzeak?; ez du balio orain etxea konpontzen hastea).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "[sartzea merezi duela iradoki du, eta] 42.13: honen 'enuntziatua' ere eman beharko litzateke (cf. s.v. ahal izan ): balio izan, balio izaten, balioko (B2 balio izango); 52.5: "bost pezeta balio du /*ditu"" (1995-01-09)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.