Oinarrizko Lexiko Teknikoak

Oinarrizko Lexiko Teknikoak

Euskaltzaindiak oinarrizko lau lexiko tekniko argitaratu ditu: Matematikaren, Fisikaren, Astronomiaren eta Kimikaren arloetako oinarrizko lexikoak. Lau lexikook arlo horietan erabiltzen den hizkuntzaren azterketaren emaitza dira.

Euskarazko irakaskuntzari terminologia zientifiko egokia erabiltzen erraztasunak eskaintzeko xedeaz, Euskaltzaindiak, aipatu arloetako irakasleen laguntzaz, aspaldion zientzia horietan gehien erabiltzen diren lexiko berezituen zerrendak eratu ditu.

Euskaltzaindiaren Zientzia eta Teknika hiztegia biltzeko egitasmoko lantaldeak osatu ditu adituen proposamenak. Ondoren, Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak onartu ditu.



  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper