Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=zuri 39 sarreratan aurkitu da.

zuri

1 adj. Elurraren edo esnearen kolorekoa. Elurra baino zuriagoa. Hortz zuri haiek dir-dir egiten zidaten. Ehun behor zuri. Lau arrasto beltz lirain paper zurian. Zapi zuri-zuriak. Galtzak zuri eta gerrikoa gorri. || Beltz guztiak ez dira ikatzak, ez zuri guztiak irinak. || (Adizlagun gisa). Zuri-zuri jarri zaio aurpegia.

2 adj. Kidekoak baino kolore argiagoa duena. Ardo zuria. O, aingeruen ogi zuri ederra!

3 adj./iz. Azala zuria-edo duen giza arrazakoa. Mendea bukatu aurretik Texasen epaitu zituzten bi gizon zuri, gizon beltz bat hil zutelako. Zuriek soilik osaturiko gobernu bat.

4 adj. Pertsonez mintzatuz, faltsua, losintxaria. Euskaldunak zirelako, zuri faltsu ez zirelako. Mikel ogipeko zuri gezurti bat zen.

5 adj./iz. Erregetiarra edo apaiztiarra dena. Bozkatu aitzinean, anitz egunez, aitak semeen kontra, semeak aiten kontra, zuriak beltzen edo gorrien, eta azken hauek zurien kontra ikusi dira. Espainiako gorriek elizak erre dituztela? zuriek Espainiako Eliza galaraziko dute.

6 (Hainbat testuingurutan, beltz-en aurrez aurre). Zuri eta beltz ikusten nuen zuzentasun eta bidegabekeria hitzen erabateko balioa. Zuria eta beltza, eguna eta gaua, ura eta ardoa... kontrakotasun kasik erabatekoa. Gauza askotan iruditzen zait zuria eta beltza direla gure bizitzak. Nik badakit errealitatea ez dela gehienetan zuria edo beltza izaten. Harro-harro esaten zuen lau gobernuri zuriak eta beltzak entzunarazi zizkiela ordurako.

7 iz. Kolore zuria, beste koloreen nahasturaz sortzen dena. Zuriz jantzia.

8 iz. Zerbaiten zati zuria. Begiko zuria.

9 iz. Zurikoa, antzinako zenbait txanponen izena. Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua.

10 iz. Mus. Biribilaren erdia balio duen musika-nota. Zuriak bi beltzen balioa du.

zuri-beltz 1 Zuria eta beltza. Gazazko jantzi zuri-beltza soinean zuela. Oinetan udako zapata zuri-beltzak. Harlauza zuri-beltzezko zorua. Haietako batek lerro zuri-beltzak zituen ilean, azkonarrak bezala.

2 Irudiez eta kidekoez mintzatuz, kolore zuria, beltza eta grisa bakarrik dituena. Grabatu zuri-beltz batean eszena errealista bat ikusarazten digu. || Film hau zuri-beltzean duk. Artean telebista zuri-beltzean zen. Zezenek zuri-beltzean ikusten dute, guk telebista ikusten dugun bezala! || Zuri-beltzeko film zaharrak. Argazkietako batzuk zuri-beltzezkoak ziren. Zuri-beltzeko ametsetan bezala, Maria agertzen zitzaion. || Telebista zahar-zahar bat, zuri-beltzekoa.

zuri-gorri 1 Aurpegiaren koloreaz mintzatuz, arrosa. Larmintz mehe zuri-gorria. Begi urdinak ditu eta aurpegi zuri-gorria.

2 Zuria eta gorria. Bandera zuri-gorria. Kotoizko soineko zuri-gorri bat. Taldearen elastiko zuri-gorria.

3 Kirol taldeez eta kidekoez mintzatuz, elastiko zuri-gorria duena. Jokalari horrek ez du datorren denboraldian talde zuri-gorrian segituko. Jokalari zuri-gorria. Zuri-gorriak jaun eta jabe izan ziren zelaian.

zuri-urdin 1 Zuria eta urdina. Elastiko zuri-urdina. Ipuruako harmailak zuri-urdinez jantzita zeuden.

2 Kirol taldeez eta kidekoez mintzatuz, elastiko zuri-urdina duena. Berrehungarren partida jokatuko du talde zuri-urdinarekin. Jokalari zuri-urdinak. Zuri-urdinek ahal den azkarren sartu nahi dute onenen artean.

aho

1 iz. Gizakietan eta hainbat animaliatan, ezpainetatik eztarrira hedatzen den barrunbea. Osorik sartu zuen ahoan. Txakurrak ahoan darama hezurra.

2 iz. Animalia batzuetan, janaria hartzen duten irekidura.

3 iz. Ezpainek inguratzen duten irekidura. Aho txikia du. Bigarren gurutzea, ahoan. Aho itxitik ez da sartzen eulia.

4 iz. Mintzoaren organoa. Ez du ahorik aski zu goratzeko. Aho hizkera. Euskaldun guztien aho-lumetan dabilena.

5 iz. Hainbat gauzaren irekidura, bereziki sarbidekoa. Aho meharreko leizea. Kanpaiaren ahoa. Mahukaren ahoa. Eltzearen ahoa estaltzeko. Soinekoak zarpail, oinetakoak ahoa zabalik.

6 iz. Haize musika-tresnetan, putz egin eta soinua sortzeko, hodiari eransten zaion pieza.

7 iz. Ibaiaren bokalea. Rodano ibaiaren ahoetaraino.

8 iz. Tresna ebakitzaile baten ertz zorrotza. Ik. sorbatz. Aizkoraren ahoa. Bi ahoko ezpata. Ezpataren ahotik igaro, iragan: ezpataz hil.

aho artatzaile, aho-artatzaile iz. Dentista.

aho batez adb. Erabakietan edo iritzietan, guztiak ados datozela, inor kontra agertzen ez dela. Aho batez eman dute saria. Euskal literaturaren lanik ederrentzat aho batez aitortzen dugun liburu hau.

aho-bero Ik. ahobero.

aho(a) betean adb. Zerbait esateko eraz mintzatuz, garbi eta itzulingururik gabe, esaten denarekin atsegin hartuz. Gezurrik doilorrenak ahoa betean jaurtiz. Ahoa betean eralgitzen ditugu goresmenak. Edozein gauza esanaz ahoa betean, zabiltzala uste dut zeure kaltean. Aho betean aitortua.

aho(a) bete haginekin Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Hor konpon! esan, eta aho bete haginekin utzi zituen. Aurten Euskal Herrira freskura bila etorri direnak aho bete haginekin geldituko ziren.

aho(a) bete hortz Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Azeria ahoa bete hortz gelditu zen, bere gosea ase ezinik.

aho(a) beteka adb. Ahoa betean. Denok ezagutzen dugu hirukote famatua: Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna, aho beteka gure politikariek darasatena.

aho(a) beteko adj. Ikusiko duzu nola bihotza berpiztuko zaizun ahoa beteko baietzaz.

aho(a) betez Ahoa betean. Ahoa betez mintzo ziren.

aho ganga, aho-ganga Ahosabaia.

aho-handi Ik. ahohandi.

aho korapilo, aho-korapilo Esaldi esangaitza, bereziki mihia trabatzeko jolas gisa esanarazten dena.

ahoko soinu Aho soinua.

aho-mihi Ahoa eta mihia. (Kasu markaren batekin erabiltzen da, pluralean edo mugagabean). Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua. Aho-mihitan hartu, ekarri, ibili. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori.

aho soinu, aho-soinu Ahoz jotzen den musika-tresna txikia, metalezko egitura batean dituen mihi batzuk dardararaziz soinua ateratzen duena. Baserrietako mutil koskor mordoxka Madariagan biltzen ginen eta nik aho soinua jotzen nuen.

ahotan adb. Ahotan dabilen kontua: maiz esaten dena, ahoz aho dabilena. Beti ahotan duen kontua. Besteak izango dira handi gizonen ahotan eta zutaz ez da ezer esango.

ahotan erabili Aipatu. Ez da ongi ahotan erabiltzea deabruaren izena. Juzgu gaiztoak zabaltzea eta jende guztia ahotan erabiltzea. Herri guztiak ahotan darabil kontu hori.

ahotan hartu Aipatu. Gurutzearen seinalea egitean, ahotan hartzen dugu Jainkoa, diogula "Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean". Bihotzaren eskubideak ahotan hartzen dituzte ezkontza haustearen zaleek. Hamaika aldiz ahotan hartu den Barojaren idaztankera aipatu nahi nuke azkenik. Jainkoaren izen santua ahotan hartzea.

ahotik ahora adb. Ahoz aho. Gezurra egia balitz bezala zebilen ahotik ahora. Asaba zaharretatik ahotik ahora ikasitakoak.

ahotik ezin utzi(zko) Janariez mintzatuz, oso gozoa. Gazta bat ahotik ezin utzizkoa. Arraina ona, eta bildotsa ahotik ezin utzia.

ahoz adb. Ahotsarekin adieraziz. Ahoz eta idatziz adierazi. Ez dela aski horiek ahoz esatea. Bihotzez eta ahoz Jainkoa goresten. Salbatzeko behar da sinestea ahoz erakutsi.

aho-zabal Ik. ahozabal.

aho zabalik adb. Guztiz harriturik. Aho zabalik entzun genituen abesti horiek. Aho zabalik utzi zituen entzuleak. Gaztelaniaz ari zen eta nolako gaztelaniaz; aho zabalik nindukan. Aho zabalik gelditu nintzen hara begira.

aho zabalka, aho-zabalka adb. Aharrausi eginez. Ik. aharrausika. Aho zabalka dago. Haurra aho zabalka hasi zen.

ahoz aho adb. Aho batetik bestera, pertsona batetik bestera. Albistea ahoz aho zebilen herrian. Ahoz aho guganaino iritsi den bezala idatziko dut. Ahoz aho datorren hitza sarritan ez dator lehenengo ezpainetatik sortu zen bezala.

ahoz behera adb. Ik. ahuspez. Ahoz behera datza.

ahoz gora adb. Etzanda dagoen zerbaitez mintzatuz, gorantz begira. Ik. buruz gora. Ahoz gora lo egin. Zamalduna ahoz gora erori da.

aho-zikin adj. Biraolaria. Txapelgorri aho-zikin batek.

ahozko adj. Ahoz adierazten dena. Ahozko otoitza. Ahozko azterketa. Ahozko literatura eta literatura idatzia. Lumazko koplariak eta ahozkoak.

aho-zuri Ik. ahozuri.

ahozuri, aho-zuri adj. Mokofina. Santa Graziko ostatu bakarrak munduko aho-zuri guztiak biltzen badaki.

ardo

1 iz. Mahatsaren zukutik ateratzen den edari alkoholduna. Ardo mindua. Ardo upela. Ardo-saltzailea zen. Zahagi zaharretan ari da ardo berria iraultzen. Lurralde bero lehorretara, ardo eta gari lur jorietara. Botilatik neurri gabe edanez urte gutxian ardoak erre zuen. Ez nau oraindino inork ikusi ardoak igarota.

2 iz. Irud. Eta jakinik tabernara eta festetara joanda ardoan jausten zarela.

3 iz. Baso bat ardo. Ik. baxoerdi. Etxera igo baino lehen beste ardo bat edan zuen pareko tabernan.

ardo beltz Kolore gorri iluna duen ardoa.

ardo gorri Ardo beltza baino argixeagoa den ardoa. Ardo gorri nafarra. Sagar errea eta ardo gorria.

ardo gozo Zapore gozoa duen ardoa. Malagako ardo gozoa.

ardo ozpin, ardo-ozpin Ardoa hartzitzetik ateratzen den ozpina. Gehitu perrexila xehe-xehe eginda eta olioa, limoi zukua eta ardo ozpin pixka bat.

ardo zuri Kolore horail argia duen ardoa.

arma

1 iz. Etsaiei erasotzeko eta haiengandik begiratzeko tresna. Mailu bat armatzat zuelarik. Su armak. Esku arma. Arma astunak, arinak. Arma babesgarria. Gerra arma. Gaztelua armaz hartu. Arma fabrika. Arma-saltzailea. Arma gizona: gerra gizona.

2 iz. Zerbait lortzeko erabiltzen den bidea. Haren arma bakarra maitasuna zen.

arma denda, arma-denda Armak saltzen diren denda. Arma denda guztiak itxi beharko lirateke.

arma(k) hartu Armaz hornitu, arma bidezko borrokarako prestatu. (Batez ere armak hartu forman erabiltzen da). Armak hartzera deitu ninduten gazterik. Inork ezin baititu herritarrak armak hartzera edo gerra ordaintzera behartu. Hori pentsatzen zuten behintzat 60ko urteen bukaeran armak hartzea erabaki zuten gazte askok.

arma zuri Burdinazko edo altzairuzko xafla duen arma ebakitzailea.

armetan adb. Armak harturik. Inazio hor dago, beti ernai dago; armetan jarria dauka Konpainia. Armetan erabakiko dela hizketan ezin litekeena. Armetan pasatu zuen gerratea.

su arma, su-arma Bolboraren leherketa-indarraz baliatzen den arma. Arma zuriak eta su armak.

arropa

1 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Jantzien multzoa. Arropak garbitzen ari dira. Emakumezkoen arropak. Arropak azken piruraino higatu. Meza emateko arropa bereziak. Oheko arropa. Barruko arropetan aukera handia zegoen. Ez horrela egon, arropak aldatu gabe. Etxeko arropa zikina nahiago dut etxean garbitu.

2 iz. Jantzia, soinekoa. Laneko arropetan. Frantziskotarren arropa.

3 iz. Irud. Ez du liburua bestek emandako arropez jantzi.

arropa denda, arropa-denda Arropak saltzen diren denda. Arropa dendako erakusleihoari begira zegoen.

arropa zuri Azpiko arropak, izarek, mahai zapiek eta kidekoek osatzen duten multzoa. Ik. linja. Ama arropa zuria zabaltzera atera da. Hango arropa zuria, hango arasa ederrak, hango jarleku berriak!

astigar

1 iz. Zuhaitz hosto-erorkorra, loreak mordo zintzilikarietan eta haziak hego moduko mintz gogor batez hornituak dituena (Acer sp.). Astigar loreak. Astigarraren zur trinkoa zurgintzan erabiltzen da.

2 iz. Astigarraren zura. Astigarrezko gurutzea.

astigar arrunt Europan eta Asian ugaria den astigar mota (Acer campestre L).

astigar zuri Astigar enbor-luze eta adaburu-zabala, azala, platanoarenaren antzera, geruza erorkorrez osatua duena (Acer pseudoplatanus). Ik. ostartx.

azienda

iz. Aberea; haragitarako, esnetarako edo lanerako hazten diren abereen multzoa. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Ik. ganadu. Zaldi, idi, behi, asto, gamelu, ardi eta beste azienda guztiak hil zituena. Azienden aska batean etzana. Bihi anitz izateko azienda anitz behar da.

azienda beltz Txerria. Azienda beltzen bazka.

azienda gorri Abelgorria.

azienda handi Azienda larria.

azienda larri Behia, zaldia edo kidekoak. Urak laurehun idi eraman ditu, eta azienda larri horiekin batean zenbait ardi, ahuntz, txerri eta oilo.

azienda xehe Ardia eta ahuntza.

azienda zuri Ardia.

baba

1 iz. Baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak handiak, luzangak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila. Baba lastoa. Baba lekak jan. Babaren aihenak. || Baba landarea.

2 iz. Landare horren hazia. Baba zaharra. Baba azala sendoa denean, jan ezindako lapikoa. Baba zorria.

3 iz. Larruazalean, bereziki oin edo eskuetan, sortzen den handitu urtsua. Ik. urbatu. Eskuak babaz josiak.

4 iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. babaka.

baba beltz Hazi txikiko baba barietatea (Vicia faba var. minor).

baba gorri Babarrun gorria. Baba gorria odolostearekin.

baba handi Hazi handiko baba barietatea (Vicia faba var. maior).

baba zuri Babarrun zuria.

buru

1 iz. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena. Zezen burua. Burua estaltzeko. Adarrak, zenbait gizasemeren buru-kopetak zinetan eta benetan apaintzen dituzten edergarri horiek. Burua (apustu) egingo nuke berandu heltzen dela. Buru gaina. Burt Lancaster buru-urdinak. Gizon buru-luzea. Gizon iletsu buru-beltza.

2 iz. (Esapideetan). Inori burutik behera kaka egin: iseka larria egin. Norbaitek burua lehengo lepotik, betiko lepotik izan: iritzietan, ohituretan ez aldatu. Zerbaitek bururik ez hankarik, bururik ez buztanik ez izan: zentzugabea, itxuragabea izan. Jakinduriaz eta sakontasunaz diozunak ez du ez bururik ez zentzurik. Besteren buruan zentzatu, ikasi.

3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Buru-loka izan: buruarina izan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Norbaitek buruan gatza izan: buruargia izan. Burua oso duenak: zoraturik ez dagoenak. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.

4 iz. Gauzaki baten mutur zabala edo biribila. (punta-ren aurrez aurre). Ik. buru orratz. Iltze, torloju baten burua. Orratz buru-zuria.

5 iz. Hainbat gauzaren muturra. Mahaiaren buruan zeudenak (Ik. mahaiburu). Titiaren burua (Ik. titiburu). Zoazte bide buruetara. Haritzaren buru orritsuan.

6 iz. Zerbait bukatzen den gunea. Errotik bururaino ezagutu. Buru batetik bestera, dena da ongi aukeratua eta egoki euskaraz emana. Etxe bat gaitza, ordoki baten buru-buruan. Urtearen bururaino.

7 iz. Buruzagia. Elizaren burua. Leinu santu haren buru egin zuen.

8 iz. Buruxka. Ik. galburu; artaburu. Bihiak ereiten eta buru beteak biltzen.

9 iz. Hainbat landareren hosto zabalek osatzen duten bilduma biribil antzekoa. Ik. azaburu.

10 iz. Zerbait hasten den gunea. Ik. izenburu. Hitz buruan maiz aurkitzen da b-, d-, g-/p-, t-, k- aldaera.

11 iz. Kapitulua. Liburuaren laugarren burua. Legearen lehen burua, zazpigarren atala.

12 iz. Aziendaz edo jendeaz mintzatuz, banakoa. Bi mila, bi mila eta bostehun buru izaten ditu artalde bakoitzak.

13 iz. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean, aditzaren era bihurkaria gauzatzeko erabilia). Jonek bere burua hil du. Bere burua bota du zubitik behera. Erantzi soinekoa eta han bota nuen neure burua uretara. Geure buruaren jabe gara. Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik. Zeuen buruak salduz. Bere burua eta Barthes aipatzen ditu liburu horretan. Geure buruen kaltean egin dugu hori. Zeure burua zeure eskuko zenuenean. Zeure burua erakusteagatik egin ohi duzun hainbat gauza.

(bere...) buruaz beste egin (Bere...) burua hil. Bere buruaz beste egin du, etsipenez.

burua agertu Azaldu; nabarmendu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Erizain batek burua agertu zuen atetik. Ez zuen bere burua aitaren aurrean agertu nahi. Lebita eta ginbail ederrik badu etxean baina ez du bere burua agertu nahi izaten.

burua altxatu 1 Burua gorantz higitu. Ikusten zuen nola zerbait idazten zuen burua altxatu gabe.

2 Harro azaldu, nabarmendu. Euskaldun den gizon orok altxa beza burua.

burua apaldu Burua makurtu. Bazterka so egiten zidan halako irri maltzur batekin eta burua apaltzen zuen. Burua apaldurik zebilen. Ez bururik apaldu inongo jaunekin.

burua arindu 1 Kezkak eta nekeak arindu. Joan zen behin ehizara, burua arintzera.

2 Buru gaitasuna galtzen hasi. Gauza onik ez dago zahartuz gero: burua arindua eta odola bero.

burua bat egin Bizk. Norbaitekin elkar hartu, bereziki azpilanean aritzeko. Ez dut nahi nik burua bat egin zuekin, ez eta zuen antzeko beste batzuekin ere.

burua beheratu Burua makurtu. Jesusek bere burua beheratzean, borreroari egin zion keinua. Gaizki egin ote dut, zuen goratzeko ene buruaren beheratzea.

burua berotu 1 Burua hautsi. Gutxi dira Jaunaren borondatea ezagutzeko burua berotzen dutenak.

2 Norbait zerbait egitera bultzatu. Nire semeari burua berotu diozu, niri dirua lapurtzeko.

burua erakutsi Burua agertu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Jesusek erakusten duenean bere burua arantzez inguratua. Eraztunez josia eta erdara harroa dariola dabil, hor zehar, bere burua erakutsi beharrez.

burua galdu Zentzua galdu, zoratu. Horrek nauka bada burua galdurik. Zahartu zenean, burua erdi galdu zitzaion.

burua gora adb. Harro, harrotasunez. Burua gora itzuli zen bere herrira.

burua hautsi 1 Burezurra hautsi. Azpijokoren bat egiten saiatuz gero, burua hautsiko ziotela mehatxu egin zioten.

2 Zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatu, zerbaiten inguruan hausnartu edo kezkatu. Zuk oraindik ez duzu bururik hautsi arimaren onari dagozkien gauzetan. Hori horrelaxe izan dela jakiteko, burua hautsi beharrik ez dago.

burua jaso 1 Burua gorantz higitu. Jesusek burua jaso eta esan zien: (...).

2 Beheralditik atera, adoretu. Zorrez beteta, bururik jaso ezinda. Burua jasorik ibili. Euskal Herriak gehiago burua jasoko ez zuelako etsian. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.

burua joan Konortea galdu, zorabiatu.

buruak eman dio ad. Bururatu. Zoro hari buruak eman dio, ikusi duen neska bat behar duela. Esan behar nuenik ere ez niri eman buruak.

burua makurtu 1 Burua beherantz higitu. Burua makurtu eta besoez aurpegia estaltzen zuen.

2 Umildu. Burua makurtzen dutenak edo umiltzen direnak. Ez daki burua makurtzea beharrezkoa dela sarritan. Jaunaren esanari burua makurturik.

burua nahasi Burua galdu. Burua pitin bat nahasi zitzaidan, nahi ez nuena esateko.

buruan eduki Gogoan izan, eduki. Adibide hau eduki behar da buruan meditazio guztietan.

burua nekatu Pentsatzen nekatu. Gehiago burua nekatu gabe, baratzean sartzea erabaki zuen. Horrek pentsatzen ez du bururik asko nekatu.

buruan erabili Zerbaitetan pentsatu, hausnartu. Ik. gogoan erabili. Ametsetan ere beti bere praka berriak darabiltza buruan. Gazte haiek gezur zoroak eta auzi-borrokak zerabiltzaten buruan.

buruan hartu 1 Gogoan hartu, aintzat hartu. Jendearen esanik ez har buruan. Adi ezak, Mattin, eta har ongi buruan erratera noan hau.

2 Sinetsi, konbentzitu. Handiak holakoak dira, buruan hartua dute guztiak haientzat jaiotzen direla.

buruan ipini Buruan jarri. Zer zabiltza, buruan traste hori ipinita? Etsaiak buruan ipini zidan asko galduko nuela nire faman aitortzen banuen nire bekatua.

buruan izan du ad. Gogoan izan. Beste kezkarik deus ez dugu buruan, Loiola ikustea baizik.

buruan jarri 1 Buruaren gainean jarri. Txapela buruan okerka jarria.

2 Bururatu, zerbait buruan sartu. Guztiek bere lepotik barre egiten zutela jarri zitzaion buruan.

buruan pasatu Bururatu. Ik. burutik pasatu. Buruan orduan pasa zitzaizkidanak!

buruan sartu 1 Gogoan sartu. Mutil koskor hauei ingeles apur bat buruan sartzeko asmoz. Gauza bat buruan sartzen zaizunean. Hizkuntzen iraupenari eta azkenari buruz buruan sar adina gai ikasi behar izan ditut.

2 Bururatu. Buruan sartu zaio gauza txarren bat gertatuko zaiola.

buruaren jabe 1 adj. Askea, burujabea. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik.

2 Bere egintzen erantzule dena. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Harrotua dabil, ezagun du ez dela bere buruaren jabe.

buru-argi Ik. buruargi.

buruari eman 1 Ipar. Kontu egin, imajinatu. Emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela.

2 Naf. Burua nahasi. Buruari emana dabil, semea istripuan hil zitzaionetik.

buru-arin Ik. buruarin.

buru atxiki Buru egin, aurre egin. Ez duzu oraino buru atxiki odoleraino.

burua urratu 1 Buruan zauriak edo urratuak egin. Burua eta lepoaldea ebaki zabalez urraturik.

2 Burua hautsi (irudizko adieran). Burua gehiegi urratu gabe, badaukat zer jan eta zerekin jantzi.

buru babes, buru-babes Kaskoa, burua babesteko estalkia.

buru babeski, buru-babeski Buru-babesa.

buru-belarri 1 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Auzian buru-belarri sartu gabe. Zintzoa izaten saiatu zen buru-belarri. Lanean ari da buru-belarri.

2 adb. Adi-adi.

buru-bero Ik. burubero.

buru-bihotz pl. Burua eta bihotza. Eta kaletarron buru-bihotzak ez izaki beti lehengo euskaldunenak bezain garbi.

buru-buztan pl. g.er. Zentzua. (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik.

buru-buztanka adb. Atzekoz aurrera, alderantziz.

buru egin 1 dio ad. Aurre egin. Ik. gogor egin. Tentaldiari buru eginez.

2 Buruzagi izan. Hurreratu zitzaion morroien artean buru egiten zuena.

buru eman 1 dio ad. Amaitu, burutu. Lanari buru emateko denbora iritsi zen.

2 dio ad. Buru egin, aurre egin. Haizeari buru emanaz. Bere gauza guztiak saldu zituen zorrei buru emateko.

buru estalki, buru-estalki Burukoa, burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Emakume zaharrenak ile zuri ondo orraztuak buru-estalki zuri garbi baten azpian gordetzen zituen.

buru-gogor Ik. burugogor.

buru-gorri Ik. burugorri.

buru-handi Ik. buruhandi.

buru-harro Ik. buruharro.

buru-has adb. Buru hutsik. Buru-has agurkatu. Bi lerrotan jarririk, guztiak buru-has. Buru-has eta ortutsik gelditu zen.

buru hausgarri, buru-hausgarri iz. Buruhausteak ematen dituen gauza.

buru hezur, buru-hezur Burezurra.

buru hutsean, buru-hutsean adb. Buru hutsik. Baserritar bat buru hutsean sekula ez zen ikusten.

buru hutsik, buru-hutsik adb. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. Ik. buru-has; buru hutsean. Buru hutsik eta paparra zabalik.

buru-jantzi adj. Ikasia. Prosan ere badira edozein euskaldun buru-jantzik ezagutu behar lituzkeen obrak.

buru kasko, buru-kasko Burezurra.

buruko adj. Ik. buruko. Pentsatze hutsak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Haizeak buruko kapela eraman zion.

buru kolpe, buru-kolpe 1 Burukada.

2 Burutazioa.

buruko min 1 Buruan sentitzen den mina. Buruko minez nago. Buruko mina dut.

2 Ardura, kezka. Auzitegietan nahiko lan eta buruko min badarabiltzagu. Gurasoei buruko min bat ez nahigabe bat eman ez dieten seme-alaba zintzoak.

buru lan, buru-lan Batez ere adimenaz baliaturik zertzen den lana. Buru-lanetako aproposagoa zen eskulanetako baino. Elizgizonen eskuetan utzi dugu hemen buru-lana.

buru langile, buru-langile Batez ere adimena erabiltzea eskatzen duen lanean aritzen den pertsona. Eskulangile eta buru-langileak. Buru-langileen zereginak.

buru-makur Ik. burumakur.

buru-motz Ik. burumotz.

buru nahaste, buru-nahaste Buruhaustea.

buru orratz, buru-orratz Orratz buruduna, lepoko zapiak eta kidekoak lotzeko erabiltzen dena.

buru oskol, buru-oskol g.er. Buru-babesa, kaskoa.

burura ekarri Gogora ekarri. Ik. bururatu. Zuen gabon-kantak gure ama xaharraren oroitza ekarri dit burura.

burura eman Ipar. Bururatu, burura ekarri.

burura etorri Gogora etorri. Gauden pixka bat, ea zerbait datorkigun burura.

burura igo Zerbaitek burua ilundu, burua lausotu. Ardoa burura igo zitzaion eta ez zekien zer egiten zuen.

bururako (-en atzizkiaren eskuinean, batez ere ezezko esaldietan). Ez da hori zure bururako egiten den gauza: ez da hori zuri dagokizun gauza.

bururen buru Burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Laburra da erreka: bospasei kilometro baino gehiago ez duke bururen buru.

buru-soil Ik. burusoil.

burutan atera Bururatu, amaitu. Utz ezazu ene gainean zure egitekoen arta, nik burutan aterako ditut zein bere denboran.

buru(ta)tik adb. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Kabuz, kasa. Heure burutatik hoa, ala aginduta? Hobe da beti mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzez eta izenez baliatzea nor bere burutik asmaketan abiatzea baino.

burutik aldaratu da ad. Burutik egin, zoratu. Bere anaia hil dela esan diote eta burutik aldaratu da.

burutik behera adb. Goitik beherantz; burutik hasi eta oinetaraino. Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera bustia agertu zen.

burutik beherako 1 iz. Marranta, hotzeria.

2 iz. Buruko isuria.

burutik buru Bururen buru. Liburua burutik buru irakurriz gero.

burutik burura Buru batetik bestera, hasieratik bukaeraraino. Liburua burutik burura irakurri zuen.

burutik egin zaio/du ad. Zoratu. Ik. burutik jauzi; burutik joan; burutik jo; burutik egon; burutik nahasi. Hori aditu zuenean, burutik egin zitzaion. Burutik egin zaizu? Eroetxera daramate bukaeran, burutik egin duelakoan. Burutik egina bezala zegoen. Burutik eginda al zaudete?

burutik egon Zoratuta egon. Burutik dagoela, zentzua galdu duela.

burutik izan du ad. Ipar. eta Naf. Burutik egon. Trufatzen zara nitaz, ala baduzu burutik? Ni kapitalista?, baduk burutik?

burutik jauzi da ad. Burutik egin. Sinetsi ez zioten, esanaz burutik jauzi zela.

burutik jo Burutik egin. (Ia beti burutik jota (egon) esapidean erabiltzen da). Burutik jota zaude ala?

burutik joan 1 da ad. Burutik egin. Burutik joan zara? Gizon hori burutik joanda dago.

2 da ad. Ahantzi. Ez zait burutik joango esan didazuna.

burutik kendu Zerbait pentsatzeari utzi. Burutik ezin kendu dut haren agur tristea. Burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela.

burutik nahasi Burua, zentzua galdu. Ik. burutik egin. Bestela esango dute burutik nahasia zaudela. Jaunak burutik nahasten ez banau.

burutik oine(ta)ra adb. Goitik behera. Ik. burutik behera. Zazpi arrarik ez zuen burutik oinera. Burutik oinetara guztia legenarrez eta gaitzez betea nago.

burutik oine(ta)raino adb. Burutik oinera. Etxekoandrea burutik oinetaraino begira gelditu zitzaion. || Burutik oinetarainoko aldakuntzak.

burutik pasatu Bururatu. Ik. buruan pasatu. Ez zitzaion burutik pasatzen ere, ate hura bere aurrean itxi ziezaioketenik.

buruz ari izan Oroimenaz bakarrik baliaturik ari izan. Buruz ari naiz eta beharbada hutsen bat egingo dut.

buruz aurrera adb. g.er. Muturrez aurrera. Buruz aurrera erori da.

buruz beheiti adb. Ipar. eta Naf. Buruz behera. Baina, etxekoandrea, buruz beheiti emana duzu-eta zure liburua!

buruz behera 1 adb. Ahuspez, beherantz begira. Buruz behera etzan da ohe gainean.

2 adb. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. San Pedro gurutzean buruz behera josita hil zen. Buruz behera erori beharrean zutik gelditu zen.

buruz buru adb. Aurrez aurre. Uharteari buruz buru zegoen etxea. Aukera egokia da buruz buru hitz egiteko. Buruz buru, bi bitara, eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak.

buruz buru egin 1 Topo egin. Hola doalarik, buruz buru egiten du gizon batekin: Agur, adiskidea!

2 Talka egin. Elkar ez ikusirik, bi trenek buruz buru egin dute.

buruz buruka adb. Buruz buru, aurrez aurre. Iluntzean eta arratsean eginen dira finalerdiak esku-huska, bai buruz buruka eta bai binaka.

buruz buruko adj. Aurrez aurrekoa; banakakoa. Buruz buruko borrokan indartsuenak ziren. Buruz buruko txapelketa. Buruz buruko txapeldun izandako sei pilotari.

buruz esan Buruz ikasitakoa esan.

buruz gain 1 adb. Buruaren gainetik. Buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean.

2 adb. Ahalbideen gainetik. Buruz gain egin: gainditu. Anitz urte baino lehen buruz gain egiten diote bere zor zahar eta berriek. Buruz gain ibili: erabat lanpeturik ibili. Gure buruz gain bizi nahiak egiten du gure malurra.

buruz gora 1 adb. Ahoz gora, gorantz begira. Emakumea buruz gora etzanda zegoen.

2 adb. Gorputzaren goialdea goian dagoela. Buruz gora edo buruz behera zuenik ere jakin gabe, egunkariari begira.

buruz ikasi Hitzez hitz errepikatzeko eran ikasi.

buruz jakin Oroimenaz bakarrik baliaturik jakin. Hutsa dela dotrina buruz jakitea, ulertzen ez bada.

buru-zuri Ik. buruzuri.

buru-zut Ik. buruzut.

-en buruan Aipatzen den denbora-bitarteaz gero. Ik. barru 7. Bost urteren buruan: bost urte igaroz gero. Hiru egunen buruan piztuko naiz. Denboren buruan: munduaren azkenean. Ororen buruan. Azterketa nekagarrien buruan baizik ez du jakingo. Han hil zen zenbait urteren buruan.

-en buruko -en buruan. Zenbait egunen buruko osoki sendatua zen.

-i buruz 1 -rantz, -ganantz. Gizona heriotzari buruz doa. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan.

2 -z, -en gainean, -i dagokionez, -a gaitzat harturik. Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun ageri denik bere jatorriari buruz.

-i buruzko -i buruz esapidearen bigarren adierari dagokion izenlaguna. Mogelen lanei buruzko argitasun asko dator ikerketa horretan.

(neure, zeure...) buruarekin (egin, egon, esan aditzekin). g.er. Neure, zeure... artean. Neure buruarekin egin dut, zuregana behar nuela etorri. Nengoen neure buruarekin, ez ote nuen zuk baino gehiago sufritzen. Behin baino gehiagotan egona naiz neure buruarekin, nola onartzen dituzun horiek zure etxean.

buruzuri, buru-zuri adj. Buruko ileak zuriak dituena. Ik. kaskazuri. Gurdian dakarte Joanes aitona, gure artzain buruzuria.

astegun buruzuri Adkor. Asteguna. Astegun buruzurian erregina baino dotoreago jantzita. Astegun buruzurian, eta dantzara?

ele2

1 iz. Hitza; hizketa, berriketa. Ik. solas. Ele gaiztoak, nahasiak, goxoak. Denentzat bazuen ele on edo behako ezti bat. Mihian dituzun ele ederrak bihotzean bazenitu. Utz ditzagun ele alferrak. Mehatxua eta ele tzarra dariola. Oro ele dorpe, oro mehatxu. Hotz eta motz, arras ele gutxirekin. Elerik esan gabe egon. Elkarrekin ele eta ele. Eleak ele, bego honetan egungo solasa.

2 iz. Ipuina, alegia, esamesa. Hain erne eleetara, hain logale beila santuetara. Arrazoi suerte hori iruditzen zait belearen elea eta funtsik gabeko atso kontua. Mihi-luzeen eleak. Etxeko eleak, etxean.

3 iz. Hizkuntza, mintzaira. Gure ele maitagarria.

ele-eder 1 Literatura.

2 adj. Hiztun trebea.

ele egin Hitz egin. Egun lur lanaz ele egin behar dugu.

ele eman Ele egin, hitz egin. Elkarri ele ematen. Zuk ele eman eta, irri batekin ihardesten dizu. Inor ez zaio hurbiltzen, inork ez dio elerik ematen.

ele erran Hitz egin.

ele-mele Berriketa. Ele-meletan denbora galtzen.

ele-zuri Ik. elezuri.

elezuri, ele-zuri adj. Itxurazalea, itxuratia. Gizon elezuria.

elorri

1 iz. Zenbait zuhaixka mota arantzatsuri ematen zaien izena. Ik. arantza 4. Elorria lore dago. Aspaldi josi zitzaizkigun bideak otez eta elorriz. Harkaitzeko elorria loratu denean, txoriak ezin dira kabitu airean.

2 iz. Ipar. Arantza. Ez daiteke zauria senda elorria barnean deno. Elorrizko koroa.

elorri arantza, elorri-arantza 1 Elorriaren arantza.

2 Elorria.

elorri beltz Basarana.

elorri zuri Elorri lore-zuria, fruitu gorria eta zur gogorra dituena (Crataegus laevigata eta Crataegus monogyna). Lilitan politena, elorri zuria; lilia joan ondoan, zein bihi gorria! Elorri zuri baten itzalpe garbian.

erbinude

iz. Ugaztun haragijale txikia, gorputz luzanga, bizkar arrea eta sabel argia dituena (Mustela nivalis). Ik. katazuri; satandera; ogigazta.

erbinude zuri Erbinudearen antzeko ugaztuna, hura baino handiagoa, udan arrea eta neguan erabat zuria den ilea duena (Mustela erminea). Erbinude zuriaren larrua.

ezkerte

iz. Convolvulaceae familiako belar landare igokaria, kanpai itxurako loreak ematen dituena. Ik. ezker-aihen.

ezkerte beltz Convolvulaceae familiako belar landare igokaria, kanpai itxurako lore zuri eta arrosa argiak, bost marra ilunagoz hornituak, ematen dituena (Convolvulus arvensis).

ezkerte zuri Convolvulaceae familiako belar landare igokaria, kanpai itxurako lore zuri handiak ematen dituena (Calystegia sepium).

gari

iz. Lastodunen familiako laborea, herrialde gehienetako giza elikaduran oinarrizko gertatzen den hazia ematen duena; (multzokari gisa) landare horren alea (Triticum aestivum). Ik. ogi. Gari motak. Gari garaua, pikorra (Ik. galgarau). Gari alorrak, soroak (Ik. galsoro). Gari metak, pilak. Garia, zekalea, oloa eta garagarra. Bi anega gari. Soroan gari ereiten. Udan garia ebakitzen. Gari uzta oparoa. Garia aletu. Gari irindua. Estekatuko haut gari bala bezala. Garia ogia egiteko erabiltzen da. Gari helduaren kolorekoa. || Egun batean egin ditugu gari guztiak.

garia jo Garia larrainean jo, lastoa eta alea bereizteko. Ik. eultzitu; trailatu. Aurten ere leher egin dugu garia jotzen eta inaurkinak ekartzen.

gari ale, gari-ale Gariaren alea. Ik. galale. Gari aleak sutan txigortu.

gari hazi, gari-hazi Gariaren hazia. Ik. galazi1. Gari hazia erein. Gari haziaren parabola.

gari irin, gari-irin Gariaren aleetatik ateratzen den irina. Gari irinez eginiko ogia.

gari jotze, gari-jotze Garia larrainean jotzea, lastoa eta alea bereizteko. Ik. eultzitu. Bihar gari jotzea dugu atariko aterpean.

gari zuri Irin oso zuria ematen duen gari mota.

gezur

iz. Egiaren kontra ohartuki esaten den gauza. Gezur handia, galanta. Gezur hutsa, biribila. Gezurrik gabe esan daiteke gutxi idatzi zuela. Hori gezurra zela guztiok dakigu. Gezurraren gainean zin egitea. Gezurra badirudi ere. Ez naiz ni gezur-zalea. Gezur-asmatzailea. Gezurrak buztana labur (esr. zah.).

gezur jario, gezur-jario iz. Gezurrez beteriko jarduna. Heure lurrean ere ez ote duk, bada, gezur-jario hori eten behar?

gezur-jario adj. Gezurtia. Zertara deitu dut nik gezur-jario hori?

gezurra esan, gezurra erran Ea noiz den zilegi gezurra esatea. Gezurrik ez esatea. Gezurra nesan Getarian, ni etxean eta hura atarian (esr. zah.). || Gezur bat esaten duenak. Gezur txikiak esateko ohitura. || Gezurra diozu.

gezurretan adb. Gezurra esaten, gezurra esanez. Gezurretan ari da. Gezurretan harrapatu zuten. Gezurretan esan dut. Gezurretan zin egitea. Inor gezurretan salatzea.

gezurrez adb. Gezurra esanez, gezurretan. Gezurrez salatu ninduen zure aurrean.

gezur-zulo adj. Gezurtia. Ik. gezurrontzi. Gezur-zuloak!, gezurti alaenak!

gezur-zuri adj. g.er. Faltsua, zuria. Azpikerian eta asmakerian iaioa da, gezur-zuria, liluratzailea.

globulu

iz. Biol. Ornodunen odoleko eta linfako zelula.

globulu gorri Ornodunen odoleko zelula, kolore gorrikoa, oxigenoa arnasbideetatik gorputzeko zelula guztietara garraiatzen duena. Ik. hematie.

globulu zuri Ornodunen odoleko eta linfako zelula, organismoa infekzioetatik babesten duena. Ik. leukozito.

hartz

iz. Ugaztun orojalea, ile sarri eta luzekoa, ibiltzean oin zola osoa lurrean jartzen duena (Ursus sp.). Hartz arra eta emea. Hartz kumeak. Umeak kendu dizkioten hartza bezala. Hartzaren orroa. Hartzaren atzaparra. Hartz larruak saltzen.

hartz arre Europako baso eta oihanetan bizi den hartza, ile arrea duena (Ursus arctos).

hartz beltz Ile beltza duen hartza, Amerikan bizi dena (Euarctos americanus).

hartz handi Zeruko iparburuaren inguruko konstelazioa, gurdi baten irudia eratzen duten zazpi izarrez osatua.

hartz inurrijale Inurri eta pipiz elikatzen den ugaztuna, mutur zorrotza eta mihi luze eta likatsua dituena (Myrmecophaga tridactyla).

hartz txiki Zeruko iparburuaren inguruko konstelazioa, Iparrizarra barnean duena, gurdi baten irudia eratzen duten zazpi izarrez osatua.

hartz zuri Hartz ile-zuria, lur oso hotzetan eta ur izoztuetan bizi dena, hartz arrea baino handiagoa dena (Thalarctos maritimus).

hirusta

1 iz. Belar landarea, hostoak hiru zatiz osatuak eta loreak buruxketan antolaturik dituena, eskualde epeletako zelaietan hazten dena (Trifolium sp.). Ik. pagotxa. Hirusta-belarra. Hirusta sailak. Zergatik ez ditu lau hosto hirustak?

2 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, hirusta-hosto beltz baten irudia ezaugarri duena. Dama hirusta.

hirusta gorri Belar landare lekaduna, lore arrosa-moreak ematen dituena (Trifolium pratense). Ik. sekula-belar. Tximeleta horren beldarrak hirusta gorria eta hirusta zuria ditu gustukoen.

hirusta zuri Belar landare lekaduna, animalien bazkarako erabiltzen dena eta lore zurixkak ematen dituena (Trifolium repens).

hontz

iz. Burua zabala eta begiak handiak eta aurrerantz begiratzen dutenak dituzten gau hegazti harrapari batzuen izen arrunta. Hontzak eta mozoloak. Hontzen belarri zorrotza eta hegaldi isila. Horma zaharretan dagoen hontza bezala. Hontzaren ulua aditu zenuen. Hontzak birigarroari buruhandi (esr. zah.).

hontz handi Gau hegazti harrapari handiena den hontz mota, lumaje arrea, laranja koloreko begiak eta buruaren alde bakoitzean lumazko xerlo moduko bat duena (Bubo bubo).

hontz zuri Aurrealde zuria duen hontza, bihotz formako aurpegia eta hego motz eta biribilduak dituena (Tyto alba).

irri

iz. Barrea, irribarrea; isekazko barrea. Irri eta barre alaiak. Baketik gerla eta irritik negarra. Lanak zituen irria ezin atxikiz. Irri gozoak, eztiak. Irria zeriola. Irri gaizto batez. Beltzak irri maltzur batekin entzuten zion. Irri faltsu bat ezpainetan duelarik. Etsaien oihu, irri zikinak Jesusek ditu entzuten. Haren irri eta algarak ez ziren neska apal batenak. Irain, irri eta isekak. || Irri bertsoak asmatzen.

irri antzerki, irri-antzerki Irri egiteko antzerkia, komedia.

irri belar, irri-belar Urrebotoiaren familiako landare lore-hori pozoitsua (Ranunculus sceleratus).

irri dantza, irri-dantza Jolas eta irri egiteko dantza.

irri egin Barre egin. Neronek ere irri egin dut frankotan, horren ateraldiak entzun eta. Nitaz egiten duk irri? Erlijioaz eta elizgizonez irri egiten dutenei. Onezko aholku guztiez irri eginez. Ez da jostatuko mundua, ez dit eginen irririk. Zergatik irri egin soineko zarpaildunari? Irri egiteko solasak. Irri egitetik gelditu gabe. || Urrikaltzen ziren nitaz lehen, eta orain irri eta irri egiten didate. Irri eta iseka egiten ziotelarik. Irri ederrik egiten diten, noski, hire lepotik.

irri eginarazi Ez dut gogoan beste deusik, baizen zuri irri eginaraztea.

irri-egingarri 1 adj. Ipar. Irrigarria. Entzungo du bertan euskara bitxi eta irri-egingarria.

2 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Ipar. Ororen irri-egingarri bilakatzen ari zara.

irri eragin Irri eginarazi. Irri eragiten diguten ipuinak.

irri karkaila, irri-karkaila Barre algara. Irri karkailetan zeuden denak.

irri karkailaka, irri-karkailaka adb. Irri karkailaz.

irri karkailaz, irri-karkailaz adb. Karkailaz. Irri karkailaz abiatu zen.

irri murritz Irribarrea. Ik. barre murritz. Irri murritza ezpainetan, kontent, hura ere bukatu genuelako.

irri solas, irri-solas Irri egiteko solasa. Irri solasetan pasatu genuen arratsalde guztia.

irri zuri Irri faltsua. Lausengu galgarriz eta irri zuriz.

irri-zuri Ik. irrizuri.

irrizuri, irri-zuri adj. Pertsonez mintzatuz, faltsua. Sobera ageri da zein irrizuria den.

izotz

1 iz. Tenperatura uraren izozte puntutik beherakoa den giroa. Ik. horma1; lei; jela; karroin. Izotza ari du. Izotz handi batek ihartua. Batetik elurra, bestetik izotza. Otsaileko izotzak. Izotz haizea. Izotz urte, gari urte (esr. zah.).

2 iz. Giroa hoztearen ondorioz kristalezko masa bat osatuz trinkotzen den ura. Izotza ur gogortua besterik ez da. Izotz puska bat. Izotza zegoen bideetan. Izotz gogorra bezain gogor zuen bihotza. Izotz gaineko irristaketa. Izotzezko hormak. Izotz bihurtu (Ik. izoztu).

izotza egin Eguraldiaz mintzatuz, hotz handiaren eraginez, inguruak izotzez estali edo izoztu. Bart izotza egin du. Izotz handia egin du eta ezin gara irten.

Izotz Aro Hotz handiaren eraginez Lurreko eremu zabalak izotzez edo glaziarrez estaliak gertatzen diren aldi geologikoa. Ik. glaziazio. Arkeologoen esanetan, azken Izotz Aroa baino lehenago iritsi zen gizona Amerikara, orain 30.000 urte inguru.

izotz beltz Tenperatura 0 °C-tik behera jaisten denean gertatzen den izozte gogorra, landareak ihartzen dituena.

izotz burruntzi, izotz-burruntzi Izotz kandela.

izotz geruza, izotz-geruza Izotzezko geruza. Ibaiaren izotz geruza hauskorraren mende. Ozeano Artikoko izotz geruza mehetzen ari da uda giroa luzatzen ari den heinean. Hamasei zentimetroko izotz geruza batek estali zuen Sadar futbol zelaia 2004ko martxoaren 6an.

izotz hockey, izotz-hockey Seina jokalariz osaturiko bi talderen artean izotz gainean irristailuekin jokatzen den hockey mota. Izotz hockeyan jokatzen du.

izotz kandela, izotz-kandela Nonbaitetik tantaka erortzen den ura izozten denean zintzilik gelditzen den izotz puska. Hotzaren hotzez ur jelatuzko izotz kandelak egin dira.

izotz-kontrako iz. Zerbait izoztea eragozten duen gaia; bereziki, motorra hoztea helburu duen ura izoztea eragozten duen produktua.

izotz zuri Ihintz izoztua, oskarbi denean gertatzen dena. Ik. antzigar. Gatza bezala zabaltzen du izotz zuria lurgainean. Izotz zuria, eurien mandataria (esr. zah.).

legen

1 iz. Med. Legen zuria. Legena berakatzarekin kentzen dela esaten dute.

2 iz. Med. Legen beltza. Legen lotsagarri batek hartu zuen bet-betan. Zauriz eta legen atsituz beteriko eskeko bat. Legen zauriak.

legen beltz Med. Gaixotasun kutsakor kronikoa, Hansen-en baziloak eragindakoa eta larruazalean, nerbio-sisteman eta barrunbeetan arazo larriak sorrarazten dituena.

legen zuri Med. Azaleko eritasuna, inguruko azala baino kolore zuriagoko guneak sortzen dituena.

lupu1

iz. Med. Eritasun kutsakorra, azal azpiko handituak eragiten dituena eta mingarria ez dena; handitu hori bera. Lupuak abelgorririk jo ez dezan. Lupuak biguntzeko. || (Biraoetan). Lupu gogorrak jo dezala! Lupu gaiztoak jango ahal hau!

lupu beltz Med. Lupua. Lupu beltzak abelgorria hil dezake.

lupu zuri Med. Lupu mota, lupu beltza bezain larria ez dena.

lur

1 iz. (L larriz eta mugatua). Astron. Gizadia bizi den planeta, Eguzki sistemako hirugarrena. Ik. lurbira. Gure planeta Lurra da. Biribila dela Lurra. Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen da. Ilargia Lurraren satelitea da. Lurraren erdigunea. Lurraren bihotzean.

2 iz. Lurraren azala, eta, bereziki, haren zati gotorra, gizakiak eta abereak daudena (zeru eta aire-ren aurrez aurre). Ik. lehor 10. Zeruan bezala lurrean ere. Zeru-lurrak egin zituena. Hark egin baititu zeru, lur eta argizagiak. Lur, itsaso eta haizeak. Lurreko abere eta piztiak eta aireko hegaztiak. Zeruko ondasunak eta lurrekoak. Lurreko armada. Lurreko paradisua. Egunez lurra berotzen delako. Euskaldunen ospea lur guztira hedatzen (Ik. mundu 3). Lur honetako aberastasun igarokorrak. Lurra ikaratzen denean (Ik. lurrikara). Lur azpian (Ik. lurpe). Lur azpiko urak. Kenduko dut lurraren gainetik. Lurrera erori, jaitsi (Ik. lurreratu). Sabelaz lurra joaz ibiltzen diren abereak. Lur bedeinkatu gabean ehortzi zuten.

3 iz. Lur eremua. Lur berriak ikusteko. Aaron ez zela lur aginduan sartuko. Venezuelako lur beroetan. Ternuako lur elkorrak lehenbiziko aldiz ikusi zituzten europarrak. Hemen egin nituen adiskideek lotu ninduten lur honetara. Lur haren jabe egiteko. || Herri lurrez jabetzeko. Eta hiltzen direnean, uka dakiela eliz lurra.

4 iz. Lurraren azalaren zati gotorra eratzen duen osagaia, eta, bereziki, osagai horren zati biguna, landareak hazteko balio duena. Lurra eta haitzak. Lurrak ematen dituen fruituak. Haziak ernatzeko lur heze emankorrak. Sustraiak lur barruan dituelako. Ardo eta gari lur jorietara. Lurra irauli. Lurrak ongarritzeko. Lur arina, azala. Hazia toki harritsuan, lur mehea zuen tokian erori zen. Lur argaleko landareak lur koipetsuko basora igaro. Gaztainondoak lur harroa eskatzen du. Lur agor edo idorretan. Lur gizenak. Haritz mota horrek nahiago du lur sakona eta buztintsua. Lur mamiari ihes eginik, harkaitza aukeratu zuen. Nafarroako lur gorriak. Lur erre eta lehorrak. Buztin lurrak eta hondar lurrak. Zingira-lur batean gaindi. Lur koloreko nekazariak. Lur landuan ereiten.

5 iz. Osagai horren hedadura, bereziki lantzeko erabiltzen dena. 600 hektarea lur. Bazituen Iruritan jauregi bat eta lur eremu polit bat. Baserri hartako lurrak aberatsak dira. Lur zelaiak onak dira laborantzarako. Lur-bazter handiak landuz. Lur puska bat erosteko. Juduen lur guztiak saldu eta emanak izan ziren.

6 iz. Osagai hori, gaitzat hartua. Lur zara, eta errauts. Lur zati bat hartu eta lehen gizonaren gorputza moldatu zuen. Zaku bat lur. Lurrez estali.

7 iz. Oinen azpian dugun gauza. Ik. zoru; zola1 3; solairu 2. Mahaitik lurrera erori zen. Lurretik jaso. Lurrean etzan. Lur hutsaren gainean egiten zuen lo.

lur beltz Humus asko duen lur geruza. Ik. lurrustel. Golde muturra erraz sartzen da lur beltz gizenean.

lur emaile, lur-emaile Hilei lur ematen dien pertsona. Ik. ehorzle; zulogile.

lur eman dio ad. Ehortzi, lurperatu. Ik. lurra eman. Bere herrian lur eman zioten.

lur emate, lur-emate Ehorzketa, lurperatzea.

lur globo, lur-globo 1 Lurraren kontinenteak eta itsasoak irudikatzen diren esfera.

2 Lurra (planeta).

lur hartu 1 Lehorreratu. Bost egunen buruan lur hartu zuten Gaeta deritzon Italiako herri batean.

2 (Hegazkinak eta kidekoak) lurreratu, lurrera jaitsi. Lur hartzeko pista. Hegazkinak hondartzan lur hartu zuen.

lur idor Lehorra, itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia. Ik. lur 2. Lur idorrean edo itsasoan, gauaz edo egunaz.

lur jabe, lur-jabe Lurrak dituen pertsona, bereziki nekazaritza-lurren jabe dena. Ik. lurdun. Bederatzi lur-jabe zuri eta bi nekazari beltz hil dira istiluak piztu zirenetik. Lur-jabe handien esku, ustiatu gabe diren lursailak. Lur-jabe txikiak.

lur jausi, lur-jausi iz. Luizia. Uholde eta lur-jausien eraginez salbamendu lanak zaildu egin dira.

lur jo Behea jo, erori; hondoa jo, erabat hondatua gertatu. Ik. erreka jo; porrot egin. Egun hartan bertan etxeak lur jo zuen, baina inork ere ez zuen minik hartu. 1970-72 bitartean lur jotzeraino jaitsia zen kobrearen prezioa. Erromatarren antolamenduak lur jo zuenean. Baina Sarako Etxeberriren saio ausart hark zeharo lur jo zuen. Sozialismoa lur jota dagoela diotenak. Andrea hil zitzaionetik zeharo lur jota dago.

lur joarazi 1 Erorarazi, eraitsi. Astoak, ostikoka, lur joarazi zion, eta kolpeaz saihets bat apurtu zuen.

2 Erabat hondatu, porrot eginarazi.

lur jotze, lur-jotze Behea jotzea, erabat hondatua gertatzea.

lur lan, lur-lan Lurra lantzea. Ik. nekazaritza; laborantza. Lur-lanetan aritzea. Lur-lanerako lanabesak.

lur langile, lur-langile Nekazaria.

lur lantze, lur-lantze Lur-lana.

lurra eman 1 dio ad. Ehortzi, lurperatu. Ik. lur eman. Berak prestatutako hobian lurra eman zitzaion. Donostiako hilerrian lurra eman diote gorpuari.

2 Ondoztatu, lurreztatu.

lurrezko adj. Buztinezkoa, zeramikazkoa; lurrez egina. Lurrezko eltze batean. Lurrezko ontziak. Lurrezko eta lastozko etxeak.

lur santu 1 Hilerria.

2 (Singularrean nahiz pluralean). Kristauen artean, Jesu Kristoren bizitza eta heriotza gertatu ziren lekuak. Ik. leku santu 2. Palestina edo Lur Santua deitzen duguna. Itsasoetan urrundu zen gurutzearekin, Lur Santuei laguntza ekarri beharrez.

lur zulo, lur-zulo 1 Lurrean egindako zuloa. Lur zulo biribil harriz jantzia izaten da karobia. Azeriak lur zulo batean zeuzkan umeak.

2 Leize-zuloa.

lur zuri Kaolina, toska. Ik. buztinzuri. Toska edo lur zuriarekin portzelana egiteko.

makal1

iz. Leku hezeetan hazten den zuhaitz altua, hosto zabal txorten-luzeak eta zur arina eta usteltzen zaila dituena (Populus sp.). Ibai ondoko makal andanak.

makal beltz Ibaiertzetan hazten den makal mota, azala makal zuriarena baino ilunagoa duena (Populus nigra).

makal zuri Zurzuria.

malba

iz. Malva eta Althaea generoetako landareen izen arrunta (Malva sp. eta Althaea sp.).

malba arrunt Belar landarea, zurtoin iletsua, hosto gingildunak eta lore arrosa edo moreak dituena; landare horren lorea (Malva sylvestris L.).

malba gorri Bi metro inguruko garaiera har dezakeen belar landarea, lore gorrixka edo more antzekoak ematen dituena (Althaea rosea).

malba zuri Malba arruntak baino zurtoin luzeagoa eta hosto txikiagoak dituen belar landarea, lore zuriak ematen dituena (Althaea officinalis). Malba zuriaren hosto, lore edo sustraiekin, uretan egosiz, marranta-eztigarria egiten da.

maruga

iz. Zub. Masustondoaren fruitua. Ik. masusta 2.

maruga beltz 1 Marugatze beltza.

2 Marugatze beltzaren fruitu beltz zaporetsua, jateko ona.

maruga zuri 1 Marugatze zuria.

2 Marugatze zuriaren fruitu zurixka eta zapore gutxikoa.

marugatze

iz. Zub. Masustondoa.

marugatze beltz Masustondo beltza.

marugatze zuri Masustondo zuria.

masustondo

iz. Lore arrak eta emeak txorten berean dituen zuhaitza, etorkiz Sortaldekoa, fruitutzat masusta zuriak edo beltzak ematen dituena (Morus sp.). Ik. masusta-arbola; marugatze.

masustondo beltz Masustondo mota, marugatze zuria baino txikiagoa, fruitu beltz zaporetsuak ematen dituena (Morus nigra). Ik. marugatze beltz.

masustondo zuri Masustondo mota, fruitu zurixkak eta zapore gutxikoak ematen dituena, zeta-harren bazka diren hostoak ematen dituena (Morus alba). Ik. marugatze zuri.

moko

1 iz. Hegaztien aho gogor eta irtena, adarkizkoa, bi masailezurrak estaltzen dituena, jateko eta babesteko edo erasotzeko erabiltzen dutena. Uso baten mokoan aldaxka guria. Oilarrak atzaparrekin, oilaskoek mokoekin, zozoa dute bipildu. Mokoa du zorrotz eta luze. Hegazti moko-makurra. Lumapean mokoa gordeta.

2 iz. Adkor. Giza ahoa, eta, bereziki, mihia. Ni moko-okerra?, zuri bai iruditu, oker begiratzen duzulako. Errak, to, apaiz-jalea, mokoa duk zorrotz!

3 iz. Ipar. Muturra, burua. Sudur mokoa. Busti zuen bere eri mokoa urean. Mihiaren mokoan. Lantzaren mokoa. Kandela-mokoa.

moko-fier Ik. mokofier.

moko-harro Ik. mokoharro.

moko-luze Ik. mokoluze.

moko-mokoan adb. Mihi puntan, esateko puntuan. Zuri esateko moko-mokoan nuen.

mokoz ipurdi adb. Lgart. Ahuspez.

mokoz moko adb. Aurrez aurre.

moko-zuri Ik. mokozuri.

mokozuri, moko-zuri adj. Ipar. Mokofina, ñapurra.

mutur

1 iz. Ugaztunetan, aurpegiaren zati irtena, ahoa eta sudurra dauzkana. Emazu egosten zerriaren burua, muturra eta belarriak kendurik. Katu gutiziatsuari muturra erretzen zaio.

2 iz. Lgart. Giza aurpegiaren ezpain aldea. Muturrean jo. Muturra okertuz so egin. Norbaiti mutur beltza jarri (Ik. bekozko; muturbeltz). Norbaiti muturrak hautsi. Nora doa hori muturrak hausten?: nora doa hori ziztu bizian.. || Irud. Nork ez du gure artean ezagutzen faxismoaren mutur beltza?

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ingeles mutur-gorri horietako bati. Gazte mutur-handi bat.

4 (Adizlagun gisa, egon, izan eta kideko aditzekin). Ipar. eta Naf. Muturturik, haserre. Ik. muturka 2. Elkarrekin haserre edo mutur zirelako. Mutur daude.

5 iz. Zerbait amaitzen den zatia; ertzeko zatia; zerbaiten zatia (gehienetan txikia). Ik. buru 5; punta. Hari muturra. Hatz muturrean. Mihi muturraren bitartez. Paper mutur batean idatzia. Lukainka mutur bana jan. Oin muturra lurrean, orpoa, berriz, airean (Ik. eskumutur). Lerroaren azken muturrean. Muturra moztu. Kapela mutur-zorrotz bat buruan zuela. || Irud. Hipotesia azken muturreraino eraman.

6 iz. Zenbait gauzatan, elkarrengandik urrutien dauden bi puntuetako bakoitza. Zurubiaren bi muturretan. Euskal Herriaren beste mutur honetan. Gure mahai muturreko lagunak. Muturretik muturrera. || Irud. Nolanahi ere, beste muturren bat gelditzen zaigu, egiaztatu beharrekorik.

7 iz. (ezker edo eskuin hitzen eskuinean). Politikan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen den jarrera. Ezkerreko familia baten semea ezker muturrera joan da 1968ko urtearen ondotik. Frantziako eskuin muturrari buruzko dokumental bat. Ezker muturreko alderdiaren oinordeko zen.

8 iz. Golde mota batzuetan, lurra iraultzeko hortza. Ik. nabar2. Golde muturra erraz sartzen zen lur beltz gizenean. Golde makurraren mutur astuna.

mutur-beltz Ik. muturbeltz.

mutur egin Ipar. Bekozko iluna ipini. Beste zaintzaileek baino aurpegi argiagoa zuen, bederen ez zuen mutur egiten besteek bezala.

mutur-huts adb. Musu-huts. Lehoia eta hartza lurrean etzanik zeudelarik, azeriak harrapatu zien ehiza eta gelditu ziren mutur-huts.

mutur joka, mutur-joka 1 adb. Lgart. Ukabilka. Ik. muturka 3. Nire alde irtendako gizonarekin mutur-joka hasi behar zuela ematen zuen.

2 iz. Ukabilka aritzea. Ukabilkak, mutur-jokak, baditu aldekoak eta etsaiak.

mutur-luze Ik. muturluze.

mutur mintz, mutur-mintz Batez ere pl. Muturra. Erreparatu diet behorrei, nola, ezpainak ondo zabalduta, hortzak eransten dizkieten ote-punta arantzadun horiei: mutur-mintzak apartatzeko arte aparta daukate.

mutur-oker Ik. muturroker.

muturra sartu Lgart. Norbaiten kontuetan sartu. Ez dut muturra sartu nahi besteren etxeko kontuetan, zeure arazoa duzu hori.

muturreko 1 adj. Gehiegizkoa, ezin gehiagokoa, berealdikoa. Ik. muturreko. Muturreko tenperaturak. Niri muturreko egoerak gustatzen zaizkit. Muturreko pobrezian bizi gara.

2 adj. Politikan, erlijioan eta kidekoetan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen dena. Ik. ultra 2. Muturreko talde islamisten mehatxuak jaso zituen. || Mutur-muturreko iritziak.

muturrez aurrera (erori, joan eta kideko aditzekin). Lgart. Aurpegia aurretik dela. Ik. ahuspez. Senak eskuak aurreratzera bultzatu du, eta horri eskerrak saihestu ahal izan du muturrez aurrera eta luze-luze erortzea. Oreka galdu, muturrez aurrera joan, eta berogailuaren kontra egundoko kopetakoa hartu zuen.

mutur salda, mutur-salda Lgart. Errieta, liskarra. Ik. mutur saltsa. Mende honetako mutur saldarik handiena orain ikusiko dugu.

mutur saltsa, mutur-saltsa Lgart. Errieta, liskarra. Ik. mutur salda.

mutur-zikin Ik. muturzikin.

mutur-zuri Ik. muturzuri.

muturzuri, mutur-zuri 1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra zuria duena. Behi muturzuria.

2 adj. BNaf. Pertsonez mintzatuz, mokofina. Gazta hori onesten ez duen muturzuria. Badira horrelako jende mutur-zuriak, sehaskatik beribilera zuzenean iganak.

ogi

1 iz. Irinez (eskuarki gari irinez), urez eta gatzez osaturiko orea legamiaz altxatuz eta labean errez egiten den jangaia. Ogia eta ardoa. Ogia eta jakia. Ogiaren mamia eta azala. Ogi biguna. Ogi lehorra, idorra. Ogi txigortua. Ogiz ase. Ogi bedeinkatua hartzean. Hamaika labealdi ogi. Ogi gogorrari hagin zorrotza (esr. zah.).

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Oilo salda ogi-azal gogor batzuekin. Igelak ogi mamiz harrapatzen. Ogi mokadu bat gabe. Ogi apurrak. Ogi birrinak: ogi apurrak. Ogi puska batzuk jan. Gizajoa, ogi puska baino hobea da. Ogi mokorrak. Ogi xerra bustia. Ogi zopa. Ogi orea. Ogi bihotza (Ipar.): ogi mamia. Ogi txigorgailua. Ogi-, ardo- eta haragi-saltzaileak.

3 iz. Ore horretatik labean sartzen den zati bakoitza, forma jakina duena. Ogi biribilak. Zenbat ogi dituzue? Bost ogi eta bi arrain. Bi librako ogia. || Garagarrezko ogia, garagar ogia: garagar irinez egina.

4 iz. Hazkurria, jatekoa. Ene lanetik atera behar dut ene eta haurren ogia. Emaguzu gaur gure eguneroko ogia. Eguneroko ogia irabazteko. Zeren zure hitza da arimako ogia.

5 iz. Batez ere Ipar. Garia. Ogia erein, bildu. Ogi jorra. Ogi bihia. Ogi burua: galburua. Ogi irina. Ogi metak. Lur guztiak ogi alor eta mahasti bilakatuak.

ogi arrail Ogi birrindua.

ogi beltz Zekale irinez eginiko ogia; osoko irinez eginiko ogia. Gose denboran makina bat ogi beltz jandakoak gaituk. Gose onarentzat ez da ogi beltzik.

ogi birrindu Ogi gogor birrindua, zenbait jaki prestatzeko, bereziki frijitu aurretik biltzeko, erabiltzen dena. Osagaiak: 800 g betegarri garbi, 4 dl esne-gain, 8 arrautza, olioa, ogi birrindua, gatza. Pasatu arkumea ogi birrindutan, eta arin erregosi zartagin batean.

ogi koskor, ogi-koskor Ogiaren muturra; ogi puska. Ogi-koskor bat eta txokolate pixka bat hartu zuen.

ogi zuhaitz, ogi-zuhaitz Tropikoetako zuhaitza, ogiarenaren antzeko mamia duen fruitua ematen duena (Artocarpus communis).

ogi zuri Irin zuri eta finez eginiko ogia. Saskia ogi zuri ederrez bete-betea. Bakeko arto puska hobea dela, haserre arteko ogi zuria baino.

ote1

iz. Ulex generoko zuhaixken izena (Ulex sp.). Otea eta txilarra sortzen diren lekuetan. Nafarroako landak, otez eta iratzez jantziak. Inguruko sasi eta oteak garbitzea. Oteak ebakitzea. Haritza adar hutsetan, otea loretan. Ez da, bada, udaberria, larre oteari su emateko? Otea, eta hura ere jo gabea, bakarrik ematen zaiela bazkatzeko. Karobirako otea.

ote beltz Ote mota, ote zuriak baino lore txikiagoak dituena (Ulex minor). Ote beltza zuria bezain abere bazkagai ona da.

ote zuri Zuhaixka arantzatsua, lore hori usaintsuak ematen dituena (Ulex europaeus).

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper