Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=zume sarrera bakarrean aurkitu da.

zume

1 iz. Salix generoko zenbait zuhaitz edo zuhaixkaren izen arrunta (Salix sp.). Ik. sahats.

2 iz. Zume mota txikia, saskiak egiteko erabiltzen diren adar malguak dituena (Salix viminalis). Ik. mihimen; zumitz 3. Ihi eta zume bigunez. Zume kulunkariak. Zenbait zuhaitz berez datoz, halatsu zume malgua. Arrastaka joan zen zume batzuk zeuden tokira.

3 iz. Zume adarra. Zume batez zafratu. Saskigileak zume sorta lurrean zuen. Zumezko otarreak eta aulkiak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper