Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zeru azpi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zeru azpi, zeru-azpi
1 iz. Zerua, lurraren gainean ikusten den bitartea. Ik. zeru sabai; zeru zola.
2 iz. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean, gizakiak, abereak etab. bizi diren lurra adierazteko). Ik. zerupe. Ez zen izango zeru azpian, ez irakurlerik ez kritikaririk, nire plagioari neurria hartuko zionik.

Aztergaia: zeru-azpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERU-AZPI a) Bóveda celeste.v. ZERU-SABAI, ZERU-ZOLA. Bêtik dakusgun urdiña zeru-azpia baizik ezpaita. Ldi BB 20. Zeru azpia edertuz doa izarreri urten araziz. Gand Elorri 213. Zeru azpia, izarrez, zeru barrua, areago. NEtx LBB 262. b) (En casos locales de decl. sing.; ref. a la tierra). v. ZERUAREN AZPI. Jauzi batean irriz sortu naiz zeru azpiko bizian / Bozkarioa bazterrez bazter nahiz orotan ereini. Iratz 71. Eta andrakume txori-buruak zeru azpian diran artian, beti esatia da, guk ez dogula goserik izango. Etxba Ibilt 469.

def: zerupe iz. Zeru azpia. Zerua eta zerupe guztia. Lainoz jantzitako zerupe ilunean. Zerupean, belar guriaren gainean. Zerupean bizi diren herrialde guztiak. Lurreko eta zerupeko gauzak. Ezagutzen ditu zerupeko hodeien ibilerak eta eguraldiaren gorabeherak. // adib: lehor 10 iz. Itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia, lurra (itsaso-ren aurrez aurre). Bil bitez zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra. Itsasoan bezala lehorrean. Lehorraren bistara etortzean. Lehorrera heltzen den ontzia (Ik. lehorreratu). Lehorrean gelditzen diren marinelak.

zeru(-)azpi 3: Elkar 2 (“zeru gainaren eta zeru azpiaren ezlekuan”, “ur berdeko zeru azpian itsas izarrei begira egoteko”), EiTB (“Rhum uhartearen zeru azpian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru azpi 12: Berria 3 (“Zeru azpian ez dago eternitaterik» gogoratu zuen Goikok”), Joan Mari Lekuona 3 (“Maisuek diote zeru azpian sua dagoela, eta suak zerua bere zabalera osoan inguratzen duela, oso hurbiletik gainera; eta hala ere, zeruak inon ez duela nozitzen suaren eraginik”), Bernardo Atxaga 2 (“Honek esan nahi zuen arazoa ez zela zuzenki literarioa, baizik eta etikoa: nik egia isiltzera, ez zen izango zeru azpian ez irakurlerik ez kritikaririk nire plajioari neurria hartuko zionik”), Agustin Otsoa (“Errege Elfoentzako hiru eraztun zeru azpian”), Karlos Zabala (“Istantean, zeru azpian sekula ikusi gabeko kimika bat jaitsi zen izarretatik Porto Segurora”), Elizen arteko Biblia (“Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, izen gisa ere erabili denez. Esanahiak azaltzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.