Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ugazaba sarrera bakarrean aurkitu da.

ugazaba

1 iz. Etxeko jauna. Txakurrak ugazabari legez lagun egin zion. Otsein batek betebehar laburragoak ditu ugazaba edo etxekoandreak baino.

2 iz. Lantegi edo fabrika baten jabea. Ik. nagusi; patroi 2. Sozialismoak ondasunak ekartzeko gai eta bide diren gauzen ugazaba eta jabea estatua egin nahi du. Ugazaba eta langileen arteko auziak eta borrokak. Nik lan egiten dudan fabrikan, ugazaba, inor badago munduan, bera da gizon zikoitza eta zekena.

3 iz. Etxejabea. Errenta handiegiak dira, ugazaba eta maizter askorentzat, kondenazioko bidea. Maizterrak eta nekazariak ugazaben eta nagusien aurka jartzeko ahaleginean.

4 iz. Jabea. Etxaguntzatxo baten jabe eta abere batzuen ugazaba.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper