Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=txertatu sarrera bakarrean aurkitu da.

txertatu, txerta, txertatzen

1 du ad. Landare baten enborrean edo adar batean beste landare baten adarra itsatsi, hark honen fruituak eman ditzan. Erori zen, bere eskuz txertatu nahi izan zuen arbola baten gainetik. Txerta itzazu udareondoak.

2 du ad. Irud. Juduen legea kristau sinestean txertatu nahirik. Hizkera berria ari dira landatzen, gutxienik ere txertatzen, bertako zaharraren ordez. Ohitura, sinesmen, pentsabide, besteri zor dizkiot eta bestetan txertatzeko ahalmena badut. Holakoetan, -t- bat sartu, txertatu, behar zela, atzizkiaren aurrean.

3 du ad. Pertsona edo animalia bati txertoa jarri, gaixotasun jakin baten kontra babesteko. Haurrak txertatu. Gripearen aurka txertatua.

4 (Era burutua izenondo gisa). Perpaus txertatua: mendeko perpausa.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper