Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=talde abeldar sarrera bakarrean aurkitu da.

talde

1 iz. Mota bereko izaki bizidunen multzoa. Kantari taldeak. Soldadu talde handiak. Lagun taldeak. Hiru ume talderen artean. Arkume talde baten antzera. Arrain talde ugaria ur gainean ikusita. "Jarrai" taldeko antzezlariak. Santa Kruzen taldea. Taldearen burua. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ni ez naiz inongo taldetakoa. Talde lana.

2 iz. Kirol eta joko batzuetan, kopuru jakin bateko jokalari multzoa, beste multzo baten aurka jokatzen duena. Errugbi taldea.

3 iz. Gauzen multzoa. Gauzak bi taldetan daude banatuak; bata da izaki erreal diren horietakoa eta bestea da ideien eremua.

4 iz. Mat. Multzo mota, eragiketa elkarkor bat duena eta elementu neutro bakar bat eta elementu bakoitzarentzat elementu simetriko bat dauzkana.

talde abeldar Mat. Egitura aljebraiko mota, taldea dena eta trukakortasun printzipioa betetzen dena.

taldean adb. Taldea osatuz. Elkarrekin eta taldean lan eginez. Hor kanpoan badaude hiru kamioi, taldean In Salah-ra doazenak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper