Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=saski 2 sarreratan aurkitu da.

saski

1 iz. Gauzak eramateko ontzia, berez zumitzez egina, gehienetan euskarririk gabea. Ik. otarre; otzara; zare; zesto. Saskia bete, saskia irauli, gurdia betetzeko. Saski handi batean ezarri zuen Moises eta uraren gainean pausatu. Haren lana saski egitea zen. Saskiari nahiz aulkiari ipurdi berritzen. Buruan saski, eskuan pitxer, segalarien gosaria. || Eskutitzak maiz doaz surtara edo paper zaharren saskira.

2 iz. Saskiaren edukia. Saski bat ogi zeramala.

3 iz. Saskibaloian, taula bertikal bati loturik dagoen metalezko uztai sareduna, tantoak egiteko baloia sartu behar dena. Egin zituzten jaurtiketa gehienek saski barruan bukatu zuten.

saski denda, saski-denda Zumezko gauzak, batez ere saskiak, saltzen diren denda.

saskipe Saskibaloian, saski azpiko gunea. Turkiako jokalaria saskipean bezain eroso moldatzen da hiruko lerroan. Saskipeko jokalari urritasuna zela-eta, taldeak hiru partida galdu zituen jarraian. Jokalariak saskipea hobeto zaintzen saiatu ziren.

saski-naski iz. Gauza desberdinen nahasketa; bereziki, hainbat gai eta generotako idatzi laburrez osatua den idazlana. Ik. miszelanea. Horra, saski-naski ñabar eta nasaian, lore eta lili sorta ikusgarria. Hala ere, antropologo batzuen iritziz, espezie terminoa saski-naski bat besterik ez da, talde horretan sartzen baitituzte hainbat ale fosilduren puskak. Arabiar literaturako genero ospetsua, saski-naski gisakoa.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper