sasi
1 iz. Arrosaren familiako landarea, zurtoin luze arantzadunak eta lore zuri edo arrosak dituena eta fruitutzat masusta ematen duena. Ik. lahar. Bide-bazterreko sasiak eta oteak. Berroz berro, sasiz sasi. Eta estaliko dute guztia sasiek, laharrek eta arantzek. Neke handiarekin urratu behar du sasi eginik aurkitzen den lurra. Galdu zituen gari-zelaiak, gailendu zaio sasia. Sasi batean gorde. Sasietan katigatutako ardi ile, maluten antzekoak. Sasi artean dauka hegoa lotua. Bizitza sasi bat da, arrosa eta arantza. Harkaitz eta sasi besterik ez zen itsas hegi murritza. Irakurleari ez zaio biderik gehiegi zabaldu behar, agian, baina arantzaz eta sasiz ihaurtzeak ere ez dirudi egoki. Sasiko masusta. 2 iz. Sastraka. Egin zenean, beraz, gizona bera, ez zen nehon oihan eta sasirik baizen. Txori kantua dabil urduri sasian.
3 iz. Sasikoa, egiazkoa ez dena, benetakotik itxura besterik ez duena. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ez du horrelako sasi-hizkuntza bat ikasteko asmorik. Sasi-budista da orduan eta ez budista: ez du Budak tentatzen, izutzen baizik. Filosofoak eta sasi-filosofoak. Sasi-galdera erretorikoa.
4 iz. Klandestinitatea. Zazpi urte sasian eman eta gero, atxilotua izan zen.