Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=saihets sarrera bakarrean aurkitu da.

saihets

1 iz. Gizakien edo abereen enborraren albo bakoitza. Tiroa ezkerreko saihetsetik bihotzeraino sartu zitzaion. Buztanaz saihetsak ditu jotzen. Saihetseko lantza kolpea.

2 iz. Alboa, aldamena. Jesusen bi saihetsetan gurutziltzatu zituzten bi ohoinak. Etxe saihetsean, mahats mulkoz betea den aihena. Barnea oro, goia, behea eta saihetsak, marmolez estalia da. Munduari lau saihetsetatik su emanik. Noraino betetzen diren lege horiek beste kontua genuke eta nahiago nuke lintzura irristakor horren saihetsetik pasatu. || Hizkuntzalaria naiz, eta literaturaren saihetsetik gehienez ere ibili den hizkuntzalaria.

3 iz. Saihets hezurra. Makilaka, saihetsak hautsi dizkiote.

saihets hezur, saihets-hezur Ornodunetan, bizkarrezurretik bularrezurrera bitarteko hezur zapal eta kurbatuetako bakoitza. Lo honetan zetzala, Jainkoak saihets hezur bat atera zion.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper