1 emaitza sahats bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau100 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1996-07-03 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:Hletra |
OEH/EEBS segidan: saga- 1 (G) / 2 (G); saha- 4 (IE) / 7 (EB); sara- 32 (B-G) / 4 (G); ez dugu saats formarik aurkitu .
sagatz G 1: Apaol ("bere anaia, Arrandari menditikan datorren errekatxoari laztan ematera, agur, gur, gur, gur esanaz, erreka baztarretako sagatz, altz eta arantzei"); sahats IE 4: Gy 2 ("Haur bat dostatzen zelarik ibai baten aldean, ur handirat erori zen gaixoa ustekabean: Zeruak hala nahia, sahats bat gerthatu zen, Zoiñak, esker Yainkoari, salba-razi baitzuen: Zeukala, diot, tin-tinka sahatsaren adarra, Eskola nausi bat handik badathor pasatzera"), Hb Esk ("Lehen errotaraino heldu da marea, Arrainez dakharkela nihonden ostea; Barthak dire herrian errepirak deitzen; Artho, belhar, sahatsek dituzte gainditzen"), Dv Lab ("Xotxetik heldu dira burzuntza, haltza, sahatsa eta bertze zenbait zuhamu mota"); sarats (eta s.-arbaxta, s.(-)osto) 32 ager.: B-G (Mg PAb zerrenda batean: "Saratsa"; Izt C: "Eta oraindik are geiagokoa da, errolla, luepaki, erreten, zingidadi, aldats ta malloetan sortzen diran arantza-beltz, laarzuri, sarats, ezkerain, txillar, zume eta oen lagun askok, alkar maitaro laztandu ta bata besteari irme josirik, egiñeratzen dituzten sasi andien nabardade ederra eta eoera miraritsua"; Altuna 2, adib.: "Ixar dizdiratsu bat ortzetik zerutik sarats-artera jausi zan"; Laux BBa: "Sarats ondotik gixon altsubak eruan dabe obira"; Otx:"Burutik eragin eutsen azkenian mutillari, ta amorru-aldi batek jota, artu zittuzan sarats adaki batzuk eta itxuski antzera sorta bat egindda, asi zan eulijai aupadaka ia burrukan egin gura ebenentz"; Or Mi 4, adib.: "Erreka-ertzean aize garbia, zotala ta sarats zaarrak, atsegiñez arritu ziren"; JMB ELG 2, adib.: "Orrela egiñak ziran azkon-muturrak: batzuek ereñotz edo erramu-ostoaren erakoak, besteak saratsarenak bezelakoak eta beste batzuek berriz akats eta txurtendunak"; Gand Elorri 3, adib.: "Arrisku etzaituen leion pesta-leku, sarats-argi-gorengo malgua zaitugu, ain betiko geure!"; NEtx LBB 2, adib.: "Buka ipui bakoitzaren azken-doiñua ta berriro Erregiña ta saratsa"; Ibiñ Virgil 15, adib.: "Ez zaituztet geiago bazkatuko erratz loretsuz ezta sarats gaizi ere, nere auntz maiteok", "Sarats astiroa oliondo zurbillaren, edota larrosondo gorrailak ardi-mihi apalaren ondoan bezin bat duzu Aminta zure aldamenean, ene ustez").
sagats G 2: J. Aierbe (adib.: "Gure basotik ostutzen dituk / sagatsak eta urritzak,/ eskatu eta emateko're / ez gaituk aren murritzak"); sahats (eta sahatsondo) EB 7: SGarm Izadia ("Urki, zurtxuri eta sahatsak horrelaxe haunditzen dira eskualdeotan"), I. Aldabe 2 (adib.: "baliteke zumartzuri autoktonotako (Populus alba) makaldi bat eratzea, bertan, lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia), sahats zuria (Salix alba) edo zumarra (Ulmus minor) gisako zenbait zuhaitzek, uholde-kontrako defentsa gerriko bat osatzen dutelarik..."), X. Mendiguren B. ("Han goian besteen artean, zubiaren ondoan, aurrekaldean zeukan hegian eraikia, eta nondik hain ikusmira politak bait zeuden sahatsetara"), F. Larrea ("Hona hemen zenbait belar lagungarri: gorostia, altza, erramua, osina (asuna), tomatea, sahatsa"), A. Valdes ("Zenbait sahatsondo ere, Loira sorleku izanik, arinki handituak nabarmentzen dira"), L. Auzmendi ("Bihotzik ez duelako, / ezetz esan du haltzak. / Eguzkia estali du / ilunaren garratzak. / Errekaren bestaldean / negar dagi sahatsak"); sarats G 4: Or Mi (OEHko testu-lekukotasun berean), Ibiñ Virgil 2 (OEHko testu-lekukotasun berean), J. Gaztañaga ("Erreka-ondotan, berriz, saratsak, zumartxuriak eta altzak izaten dira"); sarrats G 1: J. Gaztañaga ("Gaztaindiak, eta batez ere ariztiak, bestelako sastraka ta zugaitz asko izaten ditu tartean, pagadiak baiño askoz geiago; adibidez, auek danak: urritzak, urkiak, gorostiak, lizarrak, zumarrak, astigarrak, sarratsak [sic], intsusak, karraskillak, zapatari-egurrak, lertxunak, e.a.").
sahats : DFrec 1, AB38 6 (hauetan s. nigarti 1), HiztEn, LurE, Euskalterm (hauetan ahuntz-s., s. hauskara, s. ilun, s. nano, etab.); sarats : DFrec 1, AB38 4 (hauetan s. negarti 1, s.-zur 1), HiztEn (ik. sahats), LurE ik. sahats) // Ez dugu aurkitu ap. AB50.
Ik. Izendegia: sahats : Salix sp. (S. Caprea, S. Cinerea, S. Atrocinerea); sahats hauskara : Salix cinerea; sahats ilun : Salix atrocinerea.
sahats : BiblE 4 (Lb 23,40; Is 44,4; Sal 136,2; Jb 40,22); Dv 2 (Is 44,4; Sal 136,2); Bibl (Lb 23,40); sarats : Ol 3 (Lb 23,40; Is 44,4; Sal 136,2).
saats : HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC (eta saats-lerro); sahats : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF (eta sahats sagübeharri: 'saule à oreillette'), Lh DBF, DRA; sarats : HiruMila (ik. sahats), EskolaHE (ik. sahats), Lh DBF, DRA, PMuj DVC.
- [E208]: "Erabilera gutxiko hitza da berau gaurko kale-zibilizazioan. Edonola ere, Euskaltzaindiak bere erabaki zaharra serioski birkontsideratu beharko luke. Izan ere, nekez uler daiteke nola proposa daitekeen batasunerako sahats forma, bai iparraldean eta bai hegoaldean beste barianteak, sarats-ek alegia, toponimo eta deitura ugari utzi dituenean: Sara(t)sola, Saratsu, Saratxo, Sarasketa... Berau da, zalantzarik gabe, erabiliena eta hedatuena, bestea toponimian eta antzua izan baita" (1993-01-18)
- Bidalketa: ik. oh. s.u. sahaski.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.