Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza preso hartu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

preso hartu
du ad.-lok. Norbait espetxean sartu edo ezin alde egin dezakeela lotu. Ik. atxilotu1. Preso hartzeko puntuan zeuden. Guduan zauritu eta hartu zutela preso.

Aztergaia: preso hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:049 2005-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan adibide gisa eskainitako preso hartu segidakoak, preso sarreran: ASJU 1978-79 ("Prozedituko dela aren persona preso arzera" — Leiza, 1626), EZ Man II ("Baratzean preso hartzea"), fB Ic ("Bera preso artutera duazan Judas ta soldaubak"), MEIG ("Preso hartzeko puntuan zeudelako"). Corpusekoak dira: preso (h)artu (eta preso-artu, presu hartü, preso ar-erazi, preso har arazi, presu harerazi) 59: EZ 4 (adib.: "Baratzean preso hartzea"), Gç ("Jadanik preso hartu die / judeuk Jesus Jaun ona"), Mb IArg I 5 (adib.: "Artu zituen Focasek preso Mauricio bera ta beraren bost seme"), Cb Eg III ("Preso artu, lotu, ta Jerusalena eraman"), Ub 3 (adib.: "Jesus preso ar-eraztera"), fB Ic I 2 (adib.: "Bera preso artutera duazan Judas, ta soldaubak"), Añ GGero ("Arerioak dabiltzala zelatan bere billa, bera preso artzeko"), Etch 2 (adib.: "Atzione triste bat süjet hartarik heltü, / Harzara jüstiziak ni berriz presu hartü"), Lard ("Preso artuko zuten bildurrez"), Arrantz ("Preso artu gaituzte"), JanEd I ("Askok daki etzana aurten ain eroso, / ur noblea artzeko kupeletan preso"), Laph ("Zure preso hartzeko manua dugu"), Balad ("Mila zortzi ehun eta / hamabortzgarrena, / ni Ahazparnen preso / hartu nindutena"), Ud ("Madrilla juan da errege preso zuten artu"), AB AmaE 3 (adib.: "Batoz umeak preso artzera"), Jnn SBi 4 (adib.: "Han ere gure Nagusi dibinoak erakutsi zuen, etzutela preso hartzen eta hilarazten berak hala nahi zuelakotz baizik"), Elsb Fram 3 (adib.: "Hartu zuten preso eta luzaz hala egon zen"), Zby ("Haren dohaineri aiher / Preso zuen har arazi"), HU Zez ("Iluntzeari buruz bizpahiru jandarme, gero bertze hainbertze, gau guzian heldu, gero-ta gehiago, preso hartzerat... nor uste duzue?"), Goñi 5 (adib.: "Preso artu zuen gizon ura"), Urruz Zer ("Zergatik artu zinduzten preso?"), Barb Sup 2 (adib.: "Segur, jandarmek nahiagoko zuketela serora edo fraide gaixo zonbait preso hartu"), Or 3 (adib.: "Errotara zetozanen zaku-saietsetan zan-ebaketa batzuk egin ebazala, ta augaitik preso artu eben"), Kk Ab II (testuko espe artu oharrean azalduz: "Espe [preso] artu eben basatija"), MEIG 2 (adib.: "Preso hartzeko puntuan zeudelako"), Mde Pr ("Garaitua izan zen eta preso hartua"), Zerb Azk ("Nola hiltzale hori preso hartu zuen bere esposetako bazkarian!"), And AUzta ("Ostikoakin kanpora jartzen dira korro eta zaintzen dituzte umiak, erdian preso artuta"), Vill Jaink ("Preso artutakoak iru saldotan banatu"), Ardoy SFran ("Bat batean preso hartu eta hamazazpi urtez atxikia"), Alzola Atalak ("Alemanek preso artu ninduten"), Lab SuEm ("Etxean preso artu ninduten"), Berron Kijote ("Antekerako alkaiteak preso-artu-ta alkaitegira katigu eraman zuanekoa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

preso (h)artu (eta p. hartü) 49: Irakatsiak (izenburu batean: "Zelan saldu eban Judasek salbagillia, eta artu eben preso"), Eskual 1902 ("Badute preso hartua gizon bat"), Kk ("Preso artu ditue euren txori ta gusti"), Herr 1944 eta 1965 bitarteko 3 (adib.: "Norbait hobenik gabe preso hartzea"), Monzon ("Iakes preso artzerat"), Arti Mundu ("Toledoko gatazka-lekuan preso hartu dudana, justiziaz juzgatuko dut"), Onaind ("Preso artu zuten gure mixiolari zolia"), Ardoy GH 1973 ("Ipar-Gizonek preso hartua"), Etxahun Iruri ("Eta Pavie-n harekilan / Preso hartürik izan zen"), Etxde 3 (adib.: "Erregeri jakineraziko diot nola zabiltzaten errurik gabeko jendea preso hartzen"), J.M. Arrieta ("Alkate eta zinegotzi asko preso hartuz"), IBk ("Preso hartutakoak hil egiten zituzten"), F. Ibargutxi ("Baina nor zara zu tenplario bat preso hartzeko?"), SM ("Ekainaren 2an irten zen Genova-tik itsasontziz eta handik bost egunetara ingelesak preso hartu"), Peillen ("Preso hartuak zirenean"), Egin 1982 eta 1989 bitarteko 5 (adib.: "Poliziak hogeita hamar mila pertsona hartu ditu preso eta itzalean sartu"), J. Sudupe ("Preso hartutako komunisten juizioa"), X. Gereño 5 (adib.: "Desarmatua eta preso hartua izan zen"), X. Olarra 3 (adib.: "Hire lagunak ez dituztela preso hartuko jakin erazi beharra sentitzen dinat"), L.M. Bandres 2 (adib.: "1870ean liberalek preso hartu zuten"), J. Irigaray ("Montalvo de Lugo preso hartu zuen"), Orhipean ("Gartzia I. preso hartu zuten 858-859 urteetan"), Argia/4 ("Preso hartu zuten eta lagun guztiak beldurrez jota, handik alde egin zuten"), IMuj ("Mikeleteak sartu eta preso hartuko dute"), P. Zubizarreta ("Gero Maribaratzako nazkante batzuek gureganaino iristea lortu eta Joxemartin hartu zuten preso"), A. Loidi 2 ("Preso hartu duten alemana"), HD kulturak ("Afrika beltzean razzietan preso hartutako ume eta gazteak"), P. Ezkiaga ("Amak preso hartuta naukala"), E. Jimenez ("Zer dela eta ez zenituen barkuan hartu preso?"), Egunk 1996 ("Mexikon preso hartu zutenean"), J.L. Zurutuza ("Fraideak preso hartzeko agindua eman zuan"), Vill 2 (adib.: "Asteazken santu gabean preso hartu zuten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

preso hartu : DFrec 8 (eta artu), AB38 3, AB50 9, HiztEn - LurE (adibide gisa) // Ez dugu aurkitu ap. Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

preso hartu : EuskHizt - ElhHizt (adibide gisa), HiruMila, EskolaHE (adibide gisa), Casve EF (preso hartü: adibide gisa), HaizeG BF, Lh DBF, DRA (preso artu: adibide gisa) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

BAgiria (2002-10, altxatu sarreraz ari): "Sartu 'preso hartu' Ipar. 'preso' sarreraren azpian".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

preso sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

lantaldearen informazioen arabera, ez dagokio "Ipar." marka (ezta "Batez ere Ipar." ere), eta euskalki-markarik gabe aipatzekoa da, lantaldearen ustez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): 'Sartu 'preso hartu' Ipar. 'preso' sarreraren azpian'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.