Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ongi baino hobeki bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ongi baino hobeki
Oso ondo. Ik. ondo baino hobeto. Ongi baino hobeki daki hark zer ari den. Ongi baino hobeki antzematen nion egitekoaren arriskuari.

Aztergaia: ongi baino hobeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONGI BAINO HOBEKI, ONGI BAINO (BAIZEN) HOBETO. Muy bien, mejor que mejor. "Ongi baino hobeki, mieux que bien" H. Uste dugunean egin ongi baino hobeki, / askotan gertatuko da eiten baitugu gaizki. Monho 50. Jaunaren lege Santa ongi baño obeto gordetzeko. AA I 621. Bakoitzak bere gose ta egarriak ditu biotzean: ongi baizen obeto izateko asmoa, lokarri gabe bizitzeko gogoa [...]. Ag G 33. Ongi baño obeki daki arek zer ari dan. Ir YKBiz 155n. Nabukodonozor erregeak [Daniel] bere jauregirat hartu zuen [...] eta han ongi baino hobeki altxatu eta eskolatu. Zerb IxtS 68. Ongi baiño obeki ez ote da gero ari Pentapolin ori, nere iritzian! "Muy bien". Berron Kijote 196. Ongi baino hobeki antzematen nion egitekoaren arriskuari. In MEIG VI 25. v. tbn. Hb Egia 65. Jnn SBi 151. HU Zez 104. Barb Leg 145. Or Aitork 376. Ongi baño ere obeto gorde nai lituke Jaunaren Aginteak. AA III 290. Ongi baino hobekiago bainekien [...], nolako lokatzetan sartzen nuen neure burua. MIH 376

adib.: ongi 1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ondo1; ontsa; ederki. Anton. gaizki. Ongi bizi, ongi hil. Ongi dago. Ongi diozu. Dena ongi? Ez dut esango aberastasun horiek ongi banaturik daudenik. Biziki ongi. Soldadu ongi hezien antzera. Ez legoke hori nire ustez ongi esana. Norentzat argitaratu zuen ere ez dakigu ongi. Ongi baino hobeki bainekien hori. Ongi baino ongiago. Ongien dakizkigun erantzunak. Ahalik ongiena apaindua. // hobeki adb. ongi adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeto. Ongi jan eta hobeki edan duzunean. Hobeki dago horrela. Hobeki adi dezagun. Gure hizkuntza hobeki erabiltzen dutenak. Hark baino hobeki itzuliko zituelakoan. Ongi baino hobeki. Askozaz hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino. Ezin hobeki atera da liburua.

ongi baino hobeki 32: Argia (“Karlistek! Emilio Majuelo historialariak ongi baino hobeki aztertu du gaia, eta badaki”), Elkar 12 (“Erantzuterakoan, Mikel Strogoff saiatzen zen Nadiari itxaropen pittin bat ematen, berak ñimiñoena ere ez izan arren, ongi baino hobeki baitzekien koitadu hura ez zela heriotzatik libratuko”), Elhuyar (“Bizi osoa olagarrotan eman duenak ongi baino hobeki daki zer eta nola egin behar den”), Consumer 3 (“Ongi hitz egiteko, ongi baino hobeki entzuten jakin behar da?“), Berria 12 (“Boyetek ongi baino hobeki ezagutzen du Bourgoingo Pierre Rajon estadioa”), EiTB (“Ongi baino hobekiago. Ni saiatuko nauk orduan”), Jakin (“Oro har, Jakin -en idatzi duten hainbat pertsonei beraien iritzia eskatzea seinale ona da, erakusten baitu aldizkariari buruzko hausnarketa egonkorra dela eta hobetzeko joera dagoela, bere eginkizuna ongi baino hobeki betetzeko asmo”), Erlea (“Baina Wernher von Braunek, kontinentetik Londres eta Ingalaterrako beste hiri batzuk bere suziri hegalariekin luzaro bonbardatzea lortu zuenak, ongi baino hobeki zekien amerikarren tropek bera atxilotuz gero beraren kontra zer nolako karguak izan zitzaketen, eta, zuhurki, au¬rreranzko ihesa egitea erabaki zuen, eta bere lankide askorekin, amerikarrengana pasatu zen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ongi baino hobeki 53: Herria 4 (“Ongi baino hobeki apailatuak ziren denak aspaldian, aleman aitzindari anitzen artean, ez baitzuten alabaina denek gogokoa diktadore hura eta ikusten baitzuten peko errekara zihoala Alemanian”), Joan Mari Irigoien 19 (“Eta enekin ere ongi baino hobeki baliatu zen bere trebetasun hartaz.”), Karlos Zabala 4 (“Ivan Ogareffek ongi baino hobeki zekien zertan ari zen harengana oldartu ziren soldaduak geldiarazi eta emirraren justiziarako gorde zuenean”), Daniel Landart 4 (“Zeren, ongi baino hobeki banekien, bigarren familia hori ez zela aitzakia bat baizik.”), Jean Baptiste Etxarren (“Ongi baino hobeki errezebituak izan ziren hango Herriko Etxean”), Xabier Montoia, Fernando Rey, Patziku Perurena, Jon Muñoz…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur erabilia da egitura emankor hau, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongi sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.