ondotik
1 (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zaude hemen, ez higi ene ondotik. Pikondoaren ondotik igaro zirenean. Egon zen ohe ondotik aldendu gabe. || Orma baten ondo-ondotik ibili ginen.
2 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Apostolu maitea ez zitzaion ondotik kentzen. || Nire aurretik igaro ziren, ondo-ondotik.
3 Atzetik (espazioan nahiz denboran). Goazen aurrera, izarraren ondotik. Haren ondotik etortzeko zena. Gogoan hartzea bekatuak zein ondore gaiztoa uzten duen bere ondotik. Bigarren silabaren ondotik. Elkarren aldamenean eta bata bestearen ondotik datoz bi esaldiak. Gau luze baten ondotik. Hauts itzazu arrautzak bata bestearen ondotik.
4 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Ekonomiaren gorakadak ondotik ekarri zuen euskal literaturaren goraldia. Orduko berritsukeriari isilaldi luzea etorri zitzaion ondotik. Kontsonante bat ondotik duenean.