Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza odol garbiko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

odol garbiko
1 adj. hist. Noblea; kristau garbia, nahasketarik gabea. Gazte aberats eta odol garbiko bat.
2 adj. Zaldiez mintzatuz, arraza garbikoa; bereziki, XVIII. mendean arabiar zaldi batzuk Ingalaterrako behorrekin gurutzatuz sortu zen arrazakoa. Etxalde berezia da, espainiar odol garbiko zaldiak Euskadin haztea ez baita oso arrunta.

Aztergaia: odol garbiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-04-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. odol-garbi

Beste (edozein) iturritako erabilerak

odol garbiko: Elhuyar (“Beste zaldi-arraza batzuekin alderatu zuten [odol garbikoa, mendikoa, espainiarra, arabiarra…], eta pottokaren berezitasun genetikoak ikusita, garbi geratu zen arraza bereizi bat zela”). // F. Rey (“odol garbiko zaldi arabiar eder bat”), Berria (“Asto bat ezin da odol garbiko zaldi bihurtu”, “dopinak ez duela astoa odol garbiko zaldi bilakatzen”). // cf. arraza garbiko: O. Arana (“Lucyren txakur arraza garbiko ongi zainduak”).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ODOL GARBIKO (V-gip, G, AN). Ref.: A; Etxba Eib. Noble; limpio de sangre. "Cristiano viejo con exención de sangre judía o mora [...]. Odol-garbiko kristau zarra izatia biar izaten zan ofizio batzuetarako" Etxba Eib. Etxetar ondraduen odolgarbikoak gerala adierazteko. Izt C 212. Guraso beartuen semea, bañan odolgarbikoena. Ib. 488. Zaldun gazte aberats ta odol garbiko bat. Ur MarIl 31. Txotx egin zuten beren gizon odolgarbikoen gañean (Nah 3, 10). Ur in BOEg 1545 (Dv aiphudun, Ol seme beñen, Ker, BiblE handiki). Portau baziñen gizon prestu, odol garbiko ta leijalak legez. "Como nobles y leales" (1860). BBatzarN 187. Jatorri onekoa edo odol garbikoa dalako. Ag Kr 79. Euskalerriko odolgarbiko / aitunen seme, eu ez beste. SMitx Aranz 71. Gizon odol-garbikoak ez zituztela urkatzen hiltzera epaiturik zirenean. Mde Pr 187. Ezin iñor izan zeitekian, ez izango da lenengo gurasua baño odol garbija[go]korik, ta bera izan zan atxurlarija. Mg PAb 150. Bere gurasoak odol garbi goienekoak, aide andizkietakoak deitzen zietenak. Aran SIgn 1

adib.: odol 4 iz. (Leinuaren ezaugarrien oinarritzat hartua). Odol bereko haurride bagina bezala. Odol bateko ahaideak. Mutiko hura bere odolekoa zela jakin zuenean (Ik. odoleko). Jakoben odolekoak zirenei. Nire odolekoek jasoko dute nire gorputz hila. Ahaidetasuna odolekoa edo erantsia den. Gazte aberats eta odol garbiko bat.

odol garbiko 12: DiarioVasco 2 (“Horregatik, Iberia osoko biztanlerik zaharrenak nortzuk ote ziren edo odol garbikoenak eta nobleenak nortzuk ote ziren galderei erantzuteko, euskaldunek bere burua berehala eskaini zuten: espainolen artean espainolenak, europarren artean europarrenak, indartsuen artean indartsuenak, konkistatzaileen artean konkistatzaileenak, abenturazaleen artean abenturazaleenak, solidarioen artean solidarioenak, kristauen artean kristauenak eta marxisten artean marxistenak”), Elkar (“Odol garbikoak, halako bortz”), Berria 2 (“Karneta erakutsi dizu bertakoa, odol garbikoa, dela frogatzeko”), EiTB 7 (“Nafar behorrak odol garbikoak direla zaintzea“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

odol garbiko 14: Berria 3 (“Dopina egon, badagoela esan izan duzu beti, baita dopinak ez duela astoa odol garbiko zaldi bilakatzen”), Aingeru Epaltza 5 (“Sasikoa odol garbiko”), Edorta Jimenez 2 (“Ez duk odol garbiko dirua, baina tira, berdin balio dik!”), Marzel Etxehandi 2 (“Kanpalekura heldu nintzelarik lehen block-eko burua, odol garbiko komunista zen gisakoa, bihotzeko gizona ezagutu dut Büchenwald-en egon naizen denbora guzian.”), Joan Mari Irigoien (“Izan ere, ongi dakizu, jaun André, zein zen sasoin hartako handikien eta odol garbiko jende noblearen iritzia - iritzi aski orokorra, bertzalde, urte luzeetako erroak zituena -, komertzioari eta antzeko betebeharrei buruzko zilegitasunaz eta bidezkotasunaz denaz bezainbatean...”), Fernando Rey (“Ahmeten etxe aurrera odol garbiko zaldi arabiar eder bat ailegatu zela ikasi zuten lehenbizikoak bere herrixkako biztanleak izan ziren”).

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ap. LurE-Harluxet, ez ap. NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Ez da arraza jakin baten izendatzailea; odol-garbi, berriz, aipatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

‘noble’ adierakoa ez da gardena, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea. Zaldiez mintzatuz odol garbiko zaldi / zaldi odolgarbi bezalakoak ere jasotzekoak izan litezke.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa odol sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Isildua.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.