Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=nasai sarrera bakarrean aurkitu da.

nasai

1 adj. Ipar. Ugaria. Iturri nasai bat. Zelaiek belar nasaiagoa eman dezaten abereentzat. Jan-edan hautak genituen, eta nasaiak. Negar ezti nasaiak isuri ditut, haiek entzutearekin. Haren euskara jori, nasai, ederra. Grazia nasaienen iturburua.

2 adj. Ipar. Zabala. Plaza nasai baten erdian.

3 adj. Bizk. Lasaia, gehiegi kezkatzen edo larritzen ez dena. Andre nasaia zen, eroapen handikoa.

4 adj. Bizk. Ohitura onek eskatzen duten hertsitasuna erakusten ez duena. Alferkeria nasaian bizi denak. Konfesore nasai eta kontu gutxikoen ondoren dabiltzanak. Eskuka lohi eta berba labain eta nasaiak. Dantza nahasi, nasai eta lotsagabeetara. Neskatila nasai, baldan eta mutilzaleak. Liburu, paper edo irudi nasaiak sutara bota eta erre.

5 adj. Bizk. Estu, mehar edo tinkoa ez dena. Ik. lasai 2. Soineko nasaiak. Praka nasai barregarriak.

6 adb. Ipar. Ugari. Janariak badabiltza mahaian nasai eta ausarki.

7 adb. Bizk. Lasai. Ura da, edan ezazu nasai. Nasai egin du lo. Nasai asko bizi da. Mahai baten inguruan nasai jesarrita.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper