Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lurreko su bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lurreko su
iz. Batez ere naf. Beheko sua. Baserrietan, antzina, lurreko sua ez zen erabat itzaltzen; txingarrak errautsez estaltzen ziren.
Loturak

Aztergaia: lurreko su

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-02-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

LURREKO SU (AN-gip-5vill, B ap. EAEL 123 ). Hogar. Cf. Dh 164 e Itz Azald 109, con el significado de 'fuego de este mundo'. Aurreko baztarrean lurreko sua, kanpana aundi batekin. JAzpiroz 165. Hoguera. Lurreko suan, kafea berotzen ari. Larz Iru 78

LB: lurreko su 4: Berria 2 (Iñigo Astiz: “Etxea askoz ere goxoagoa egiten du lurreko suak, gustura egoten da haren ondoan”, “Lurreko suaren atzetik pasatzen dira berogailuaren tutuak, eta etxe guztira barreiatzen dute gero beroa, gelaz gela dauden berogailuetara”), Deia (Ana Telletxea: “Baserrietan, antzina, lurreko sua ez zen erabat itzaltzen, txingarrak errautsez estaltzen ziren, sugeldoari haize eginez garra goizean berriz fite pizteko”), Euskaltzaindia (Pello Salaburu “Hau nire aita zenari bildu nion etxean. Lurreko sua piztua utzi genuen eta herrira joan. Handik itzuli ginelarik sua itzalia zegoen, errekia eman behar zionak ez baitzion deusik ere eman”); ETC: lurreko su 70: Gotzon Garate (“Gero, ordea, senarraren etxekoek bortxaturik, esandakoa jan egin zuen eta poliziari esan zion sua berak hartu zuela, sukaldeko lurreko suaz konturatu gabe”), Patziku Perurena 4 (“Lurreko sutan ziuka atzeko muturretik apar zuria zeriela ikusten eta aditzen genituen lizar karrote heze haiek, edo lizar morroek, berriz, Orixeren "Suondoko otsa" dakarkidate gogor”), Fernando Rey 16 (“Kanpoan, kalean, oraindik ilun; leihoak izotz-geruza lodi batek estaliak zeuden, eta bertan pare-pareko lurreko suaren dirdai horien isla ikusten zen”), Xabier Olarra 25 (“Han bildu zuen ehizarako behar zuen guztia, lurreko suaren aurrean hartz-larruak ezarri zituen, eta armak, berriz, paretetan, artile zuriz forratutako oholetan, zur ilunez laukiztaturik”), Koldo Zuazo 6 (“Trebera, lurreko suan eltzeak eta zartaginak jartzeko tresna”), Ainhoa Eder 6, Hasier Larretxea 2, Patxi Zabaleta 2, Iñigo Astiz 2, P. Salaburu 1, Antton Luku 1, Elurre Iriarte 1, Jasone Mitxeltorena 1, Ana Telletxea 1, Pablo Sastre 1.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: 0; Adorez: 0; Labayru: 0; NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa Batez ere Naf. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lur eta su sarreretan.

Erabileremu dialektala

Batez ere Naf.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.