Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza leku hartu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

leku hartu
1 ad.-lok. Kokatu. Haurtzaroko trikiti doinu haiek ere berriro leku hartu dute bere erraietan. Pentsamendu batek leku hartu zion buruan. || Ikasliburuak zer leku hartzen du eguneroko irakaskuntza-jardunean?
2 ad.-lok. Zerbaitek edo norbaitek leku bat (asko, gutxi...) bete. (asko, gutxi eta kideko adjektiboekin). Ik. tokia hartu 2. Toallak leku asko hartzen du; hartu poltsa handi bat hondartzarako. Gizonek leku gutxi hartzen dute lurraren zabaltasun mugagabean.

Aztergaia: leku hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEKU HARTU a) Tener oportunidad, ocasión (de). Eztutela Romanoék kostuma nehoren heriotara libratzeko, [...] defendatzeko lekhu har dezakeeno hogenaz. "Qu'il ait lieu de se défendre du crime". Lç Act 25, 16 (He libertatea eman, TB ahala izan, Dv bidea izan, BiblE aukera eman). Arima gazteek eta uzterrek hartuko dute leku bere buruaren largatzeko zerbait halakorik egitera. SP Phil 358 (He 361 hartuko dute aitzikia). b) Situar(se), tomar posición. Gogoratzatzu zinetan zure bihotzean leku hartu zuten plazergarri maiteenak. SP Phil 525 (He 533 zure bihotza hartua zedukaten). Baldin baduzu munduko onhasunik, idukhazu bihotza [...] libraturik; har beza bethi leku hekin gainean. Ib. 264 (He 266 jar bedi). --Nik ez dut ezeren usairik sumatzen. [...] --Oiturak bere sudurrean leku artu bait du. Lab SuEm 192

leku hartu 43: Deia 2 (“Ama hizkuntza berrikasi nahia aipatu duzu lehenago. Zure pailazo jardunean zein leku hartzen du hizkuntzak?”), Elhuyar (“Garatek eman du azalpena: "Begiratzen dugu non dagoen irudi bakoitza, eta baita zer leku hartzen duten batzuek besteekiko”), Consumer 21 (“Ikasliburuak zer leku hartzen du eguneroko irakaskuntza-jardunean?“), Berria 10 (“Eliza ez duela utziko argitu du egunotan Arregik, baina zer leku hartuko duen, datozen egunetan zehaztuko da”), EiTB 3 (“Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak aski ezagunak dira Euskal Herrian, eta orain, haren oinordekoek leku hartu eta beraiek dira plazarik plaza ari direnak”), Euskaltzaindia (“Leku hartu leku eginez”), Argia 4 (“Zein leku hartzen du estatuak bizitzan?“), Laneki (“Kasu horretan, osasun-langile gisa, lankidetzat azaldu beharra dago, programak xede dituen pertsonen ikuspegiak ezagutu, bezeroaren autoestimua areagotu, haien alde positiboak indartu, komunitatearen barruan lanaren xede diren taldeek zein leku hartzen duten jakin eta hori baliatu, modu objektiboan har daitezkeen datuak eskaini, jardunak dagoeneko ebatzitako beste arazo batzuekin lotu eta alderatu, eta taldekideen artean segurtasun psikologikoa sortu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

leku hartu 24: Herria (“Gure eskualdetik Mixel Etchebest HERRIKOAren lehendakariak eta Jose Mari Muñoa EUSKO JAURLARITZAko kanpo harremanetako sailburuak Euskal Herriko egoeraren berri eman dute xeheki, lehenak ipar Euskal Herrian enplegu sortzeko egiten diren indarrez mintzatuz, bigarrenak berriz Euskal Herriak zer leku hartzen ari duen Europa berri huntan argituz”), Berria 2 (“Hiri honetan leku hartzen ari naiz, leku zoragarria iruditzen zait proiektuak ekoizteko”), Piarres Xarriton 3 (“Jainkoaren aldeko Maitasun horrek biziki leku hartu behar du Izpirituan”), Urtzi Urrutikoetxea (“Leku hartzeko esan dit - hori iruditu zait behintzat, ez bainion hizkuntza ulertzen - bere aurreko aulkian”), Koldo Izagirre (“Berenizeren adatsak izarretan leku hartu zuen bezala gelditu da kate hau blasoiaren konstelazioetan”), Bernardo Atxaga (“Pentsamendu batek leku hartu zion buruan”), Imanol Unzurrunzaga (“Pertzepzioaren ezintasunari buruzko doktrinak, izan ere, eztabaidarik sortu gabe akademiko zaharren adimenean leku hartu zuen eta ez zuten onartezinekotzat juzgatu”),…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa leku sarreretan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.