Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=laguntza 2 sarreratan aurkitu da.

laguntza

1 iz. Norbaitek beste norbaiten alde egitea, bere ahaleginak haren ahaleginei batuz edo haren premia edo beharrei erantzunez; laguntzeko egiten edo ematen den gauza. Ik. sokorri; sokorru. Zure laguntzaren beharra dut. Laguntza eske dator. Eskuzabaltasunez eskaini dute laguntza. Zeruko laguntza ugariak. Inoren eta inongo laguntzarik gabe. Elkarren artean eta elkarren laguntzarekin. Espiritu Santuaren laguntzaz. Laguntza bereziak. Zer laguntza mota izan duzue erakundeetatik?

2 iz. Lagunartea. Ik. konpainia. Bakarka aspertu egiten dira; bata bestearen laguntza bila dabiltza. Ihes egin laguntza gaizto eta batzar oker guztietatik.

3 iz. Mus. Konposizio baten zati nagusiari ahotsaren edo musika-tresnen bidez laguntzea; horretarako ontzen den musika zatia. Ik. akonpainamendu.

laguntza egin Zerbaitetan lagundu; (norbaiten premiak betetzen) lagundu. Laguntza eginez beharretan ziren guztiei. Aingeruak eta santuak, laguntza egin iezadazue! || Aita santuak egin zizkion Leongo Elizari laguntza handiak.

laguntza eman Zerbaitetan lagundu; (norbaiten premiak betetzen) lagundu. Lurrean kristau on eta zintzoak izateko laguntza emaiezu.

laguntzan adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Zalduna joan zen erreginaren laguntzan: erregina lagun zuela. Aingeru guztien laguntzan.

gizarte

1 iz. Giza lagunartea, gizadia elkartetzat hartua; lege eta erakunde berberen azpian bizi den gizaki multzo iraunkorra. Horra gizartea, giza erlauntz hori. Gizakiak gizartearekiko dituen eginbideak. Gizarte osoaren onerako diren aurrerapenak. Eskolatik eta gizartetik baztertua dagoen hizkuntza. Euskarak familian eta gizartean duen egoera. Nekazarien gizartea. Erromatarren gizartean. Gizarte kapitalista. Gizalegeari eskerrak bizi gara gizartean. Gizarteko bizitza.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gizarte mailak eta gizarte klaseak. Gizarte auzia. Gizarte egiturak. Giza eta gizarte jakintzak. Gizarte zientziak. Gizarte arazoak konpontzera bideratutako politika. Hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak. Gizarte segurantzari iruzur egitea. Gizarte eragilea. Gizarte mugimendua.

gizarte laguntza, gizarte-laguntza Erakunde publikoek premian diren pertsonei eskaintzen dieten laguntza, bereziki ekonomikoa. Zauriak sendatu bitartean ez zuen diru sarrerarik izan, eta gizarte laguntzari esker egin zuen aurrera. Gobernu berriak 254 milioi euro erabili beharko ditu gizarte laguntzetan.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper