Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza kreditu txartel bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kreditu txartel, kreditu-txartel
iz. Banketxeek eta finantza-erakundeek bezeroaren eskura jartzen duten txartel elektronikoa, kreditu bidez ordainketak egiteko aukera eta kutxazain automatikoetara sarbidea ematen duena. Ik. zordunketa txartel. Ez dute kreditu txartelaren zenbakia Internet bidez eman nahi, baina jatetxean daudela, tabernariari ematen diote. Badut egunkaria ere kreditu txartelarekin erosiko lukeen lagun bat. Kreditu txartelaren bidez ordaintzeko aukera eman digute.

Aztergaia: kreditu-txartel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): kreditu(-)txartel 259: Elhuyar 20 (adib.: “Diru gehiena eta ordainketa gehienak digitalak, birtualak izan dira azken urteotan: bankuko datu-baseetan gordetako zenbakiak, kreditu-txartelez egindako ordainketak, Internet bidezko transferentziak...”), Consumer 106 (adib.: “Kreditu txartelak galdu ondoren, aurkitu eta itzuli egin zizkioten, baina erabilita”), Berria 45 (adib.: “Gabonetan kreditu txartela etxean uzteko aholkua eman diegu kontsumitzaileei, ez erabiltzeko”), EiTB 73 (adib.: “Ez dago erregistratu beharrak edukiak jaisteko eta lau modutan egin daiteke ordainketa: sms mezu bidez, 905 zenbaki batera deituz, kreditu-txartelez, eta PayPal ordainketa bidez”), Jakin 2 (adib.: “Gero kreditu-txartelaz ordaindu eta jaitsi egiten du liburua”), Argia 11 (adib.: “Lehen kreditu txartelak hogei bat urte lehenago erabiltzen hasi ziren AEBetan”), Diariovasco 2 (adib.: “Laster batean izango dira profesional liberal horiek kreditu-txartela pasatzeko makina ere alboan jarrita”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: kreditu(-)txartel 50: Berria 25 (adib.: “Alain Roudil Donibane Lohizuneko lan publikoen kudeatzaile nagusiaren ustez norbaitekkreditu txartela lapurtu eta gasolina uretara bota zuen «gaiztakeria egitek”), Mikel Hernandez Abaitua 3 (adib.: “italiarrak beti egon dira apur bat atzeratuago kreditu txartelen kontu hauetan”), Aingeru Epaltza 4 (adib.: “Lerro labur bat lehenbizi, eta gero bigarrena, luzexeagoa, kreditu-txartelaren laguntzaz luze-mehatuak”), Antton Olano 2 (adib.: “Miraria balitz bezala, paradisu bat azaltzen zaio begien aurreran, Mutilaren paradisua agerian: kontu korrenteak, burtsako akzioak, kreditu txartelak...”), Anjel Lertxundi 3 (adib.: “Batez ere, kreditu-txartela erakusten duzun minutu labur horretan”), Jon Alonso 2 (“kreditu-txartelak - VISA ikastola, SERVIRED, 4B eta American Express –“), Karlos Zabala (“momentu horretan gogoak ematen didana, gauzak argi-argi utzi, eta kreditu-txartelaz ordaindu”), Pello Salaburu (“Norbaitek Diners kreditu txartela asmatu zuen, gaur egun ia-ia erabiltzen ez dena”), Iban Zaldua (“Merkeena aukeratu nuen, Fagor etxeko eskaintza bat, eta halere kreditu-txartela hezur eta azal utzi nuen”), Urtzi Urrutikoetxea (“Zelango handia ote den asmatzea da gakoa, poltsikoan darabiltzaten kreditu-txartelen arabera”), Harkaitz Cano (“Errestauranteko kontua kreditu txartelarekin ordaindu zuen Cesarrek”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Jontxuk kreditu-txartel bat jarri zion bertan”), Sonia Gonzalez (“Katek kreditu txartela atera zuen”), etab.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es tarjeta de crédito / fr carte de crédit: Elhuyar: kreditu-txartel / Nolaerran: (kreditu) txartel, (kreditu) karta / Zehazki: kreditu txartel / Labayru: kreditu-txartel / Adorez5000: kreditu-txartel.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa kreditu sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.