forma=kanpaia jo sarrera bakarrean aurkitu da.

kanpai

1 iz. Metalezko, eta, bereziki, brontzezko tresna barne-huts eta aho-zabala, barruan duen mihi batez edo kanpoko mailu batez hots durunditsu eta iraunkorra ateratzen duena. Ik. ezkila; zeinu1. Erlojuaren kanpaia. Kanpai txikia (Ik. txilin). Elizetan, kanpaiak dauden dorrea (Ik. kanpandorre). Kanpai mihia. Kanpai iraulketa. Kanpai-jotzaileak ere aritzen dira oraindik, ospakizun handietan, Maria izenekoa jotzen.

2 iz. Kanpai-hotsa. Hamabietako kanpaiak. Kanpaia entzun zuenean.

3 iz. Kanpai itxurako zernahi gauza edo tresna. Aire kanpaia. Gauss-en kanpaia.

hil kanpai, hil-kanpai 1 Norbaiten heriotzaren berri ematen duen kanpai-hotsa. Ik. hil ezkila. Hil-kanpaiak hasi ziren. Norengatik ote da hil-kanpaia?

2 (Hedaduraz). Gernikako Estatutuaren hil-kanpaiak aspaldi jo zirela azpimarratu du.

kanpaia jo 1 (Singularrean nahiz pluralean). Kanpaiari soinua atera. Kanpaiak jotzen zituenari artoa ematen zioten saritzat.

2 (Singularrean). Arrunk. Gizonezkoa masturbatu. Ik. idiarena jo.

kanpaiak jo Kanpaiak soinua atera. Kanpaiak abemarietakoa jo zuenean. Kanpaiak jo baino lehen.

kanpai hots, kanpai-hots Kanpaiak, jotzean, ateratzen duen hotsa. Kanpai hotsik ez zuen entzun.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper