Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=inoiz ere sarrera bakarrean aurkitu da.

inoiz

1 adb. (Baiezko ez diren testuinguruetan). Noizbait, egunen batean, uneren batean; ezein unetan, behin ere. —Izan zara inoiz Parisen? —Ez, inoiz ez naiz Parisen izan (Ik. inoiz (ere) ez). Horrelakorik ikusi duzu inoiz? Inoiz ikusten baduzu. Ez duzu inoiz bakerik izango (Ik. inoiz ere). Inoiz erori gabe. Inon eta inoiz agertzen ez diren hitzak erabiliz. Azkenaldiko uholdeak inoiz ikusi ez den adina erdaldun ekarri du gure artera. || (Erkaketetan). Inoiz baino gehiago behar dugu orain. Gau beltzaren hurbilak eguna inoiz baino desiragarriago bihurtzen duenean. Inoiz baino harrokeria handiagoz. Ez zegoen geldirik Orixe; bere euskal lanak, inoiz ez bezala, samaldan zetozkigun, bata bestearen gain. Zure bihotzak inoiz ez bezalako taupadak ditu. Inoiz ere ez bezalako eran. || Eta badu negar bide oraingoan, inoiz izan badu.

2 adb. (Baiezko testuinguruetan). Noizbait. Inoiz ikusi ditut horiek elkarrekin hizketan. Euskaldun batek letra sailean inoiz burutu duen egitekorik larrienetakoa. Beste inoiz aintziretan izainak atzematen ditinagu.

3 (Izen gisa). Noizik ez den tokian inoizik ez da.

inoiz edo behin adb. Inoiz, noizean behin, oso gutxitan. Ik. noizik behin. Neskatxa batenganako maitasun berorik ez zaio ernatzen; haragizko jolasetara iraultzen da gehienez inoiz edo behin, gogo gaiztoz bezala.

inoiz edo berriz adb. Inoiz edo behin. Izango balitz inoiz edo berriz sua itzali beharra.

inoiz ere (Ezezko esaldietan). Inoiz ez. Ik. behin ere; sekula ere. Inoiz ere zahartzen ez dena. Bekatu larririk bat ere, inon ere eta inoiz ere ez egitea. Inoiz ere ezer ez ukatzea.

inoiz (ere) ez (Erantzunetan, aditza ezabaturik). —Izan zara inoiz Parisen? —Ez, inoiz ere ez. —Ezingo ote da aldatu? —Ez, inoiz ere ez. —Noiz irtengo naiz hemendik? —Inoiz ez.

inoiz gutxitan adb. Gutxitan.

inoizko adj. Eta harriturik gelditzen dira, inoizko andregaia besterekin ezkondurik aurkitzen dutenean. Inoizko ohiturak. Inoizko(rik) zoriontsuen (Bizk.): inoiz baino zoriontsuago.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper