immunitate
1 iz. biol. Mikrobio patogenoei eta toxinei aurre egiteko, organismoak duen berezko ahalmena. Txertoak ez du erabateko immunitaterik bermatzen, birusa oso aldakorra baita, baina arriskua gutxitzen du. Oso infekziosoak diren gaitzen kasuan (gripearen kasuan, adibidez), talde-immunitatea lortzeko behar den pertsona immuneen kopurua handiagoa da, % 90-95 inguru.
2 iz. Zenbait pertsonak edo erakundek legearen aurrean duten abantaila, zenbait kargu, betekizun eta zigorretatik libre uzten dituena; bereziki, zenbait parlamentarik dutena, legebiltzarraren onarpenik gabe auzitara eramatetik edo atxilotuak izatetik salbuesten dituena. Epaitegiak bertan behera utzi zuen atzo lehen ministroa babesten zuen immunitate legea. Washingtonek jakinarazi du Iraken dauden 172 segurtasun enpresek 2009an immunitatea galduko dutela, eta Bagdaden auzipetu ahalko dituztela. Kardinalgoa, epaitua izateko immunitatea alegia, 1618an lortu zuen; Valladoliden hil zen, 1625ean, auzitegietatik pasatu gabe.