forma=ikara 4 sarreratan aurkitu da.

ikara

1 iz. Hotzak, sukarrak eta bereziki beldurrak edo izuak gorputzean eragindako astinaldi labur eta arinen segida; beldur guztiz handia. Ik. laborri; dardara; hotzikara. Oi, zer ikara, zer beldurra! Hori entzutean, ikarak hartu ninduen. Nork ikara handi bat hartuko ez du hitz hauek entzunda? Hezurretarainoko ikara. Ikaraz laztuak ziren. Ikaraz dar-dar. Ikararen ikaraz ez zekien zer egin.

2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Beldur-ikara larria. Izu-ikara gorriak. Txoriaren poz ikara gozoa! Zurbil-zurbil, heriotza-ikarak jota. Sukar ikarak ditu. Hau bihotz ikara!

3 iz. Ikaraioa.

ikara batean adb. Dardaraz, dardara bizian; beldur handiz, beldurrez beterik. Izarren argiak ikara batean daude. Irratiaren aurrean geunden, entzuten ari ginenak sinetsi ezinik eta ikara batean.

ikara egin Dardaratu. Ik. ikaratu. Lurrak ikara egin zuen arratsaldeko hiruretan. Ikara egiten zion gorputz guztiak. Eskuak ez dit ikararik egiten.

ikara egon Ikaraz egon. Ikara zegoen zer aterako ote zen.

ikara eman Ikaratu. Pentsatzeak ere ikara ematen du. || Ni ikusteak ikara gogorra ematen die.

ikara eragin Ikara eginarazi. Ik. ikararazi. Ikara eragiteko moduko tokia. Gomuta honek ikara eragiten du.

ikara ibili Ikaraz ibili. Ikara dabil. Oinetako lur hau ikara dabilkigu.

ikara izan da ad. g.er. Beldur izan. Gizona ikara zen bakartegian.

ikarak hartu Ikaratu. Entzutean ikarak hartu ninduen. || Halako ikara batek hartu ez banindu.

ikaran adb. Ipar. Ikaraz. Hotzez, beldurrez ikaran. Ikaran hasi zen. Turkoen beldurrez ikaran zeuden bazterrak. Mundu guztia ikaran zeukan armada hark. Hori ikusita, nor ez da ikaran jarriko?

ikararen ikaraz adb. Ikara handiaren eraginez. Gaixo haiek, ikararen ikaraz, ez zekiten zer egin.

ikaraz adb. Dardaraz; beldurrez, beldur handiz. Ikaraz gabiltza ezin jakinez zer gertatuko den. Hots bat entzun orduko, ikaraz zegoen. Tristurak berehala bete eta ikaraz jarri zen. Hotzak ikaraz jaio da gauerdian.

ikaretan adb. Ikaraz, ikaran. Hotzak ikaretan. Ikaretan bizi. Ikaretan gaude. Haragiak ikaretan.

beldur

iz. Egiazko nahiz irudipenezko arriskuaren aurrean sortzen den urduritasunezko egoera. Ik. izu; ikara. Esker onez eta beldur gaiztoz beterik. Beldur handia. Huts egiteko beldurrik gabe. Guk gosea berdintzeko daukagu; ez dugu oraingoz asearen beldurrik. Beldurrik gabe esan. Haren beldur gaitza nuen. Deusen beharrik baduzue, deitu beldur gabe (Ik. beldurgabe). Jainkoaren beldurreko gizona zen. Zorionekoak Jainkoaren beldur santuan bizi diren guztiak. || Esr. zah.: Ez egik gaitzik eta ez euk beldurrik. Beldurra bera zaldi. || (Perpaus osagarri bat hartzen duela). Aitak jakingo zuelako beldurrak eraginda. Laster petroliorik egongo ez den beldurra.

beldur damu, beldur-damu Atrizioa. Ez zuen izan maite-damurik, beldur-damua baizik.

beldur egon Beldurrez egon. Ik. beldurrak egon. Horren beldur ez egon, behinik behin.

beldur eman Ik. beldurtu. Etxeko garbitasun eta zuritasunak beldur ematen zioten mutikoari. || Gerrak beti eman izan dit beldurra. Etorkizunak ematen dizu horrenbeste beldur? Gure aitari esan beharrak lotsa eta beldur handia ematen dit. Horregatik, niri beti beldur gutxiago eman dit plaza batean kantatzeak.

beldur-ikara Beldur-ikarak geldiarazten ditu.

beldur izan 1 da ad. Zerbaiten edo norbaiten beldurra izan. Zure beldur da: beldurra dizu. Ez zirela heriotzaren beldur. Izan zaitezte Jainkoaren beldur. Beldur nintzena gertatzen hasia da. || Bere buruaren beldurrago zelako.

2 dio ad. Jainkoari beldur dionak ezergatik ez du zer beldurtu. || Beldurra dio bere anaiari.

3 da ad. (Perpaus osagarri bat hartzen duela). (Gauza txar edo kaltegarri bat) gertatzera doalako ustea edo susmoa izan. Beldur naiz zahartzen hasia ote naizen. Beldur zen ez zutela horiekin gauza onik egingo. Hondamena gainera datorkiolako beldur da bera ere. Beldur izatekoa da hizkuntzak ez ote duen, bide horretatik doala, zerbait ere galduko. Beldur naiz zure gogo beroak urrunegi eraman zaitzan. Hortik aterako ez naizen beldur naiz. Beren lana gal beldur dira.

beldur izateko(a) izan da ad. (Singularreko hirugarren pertsonan, osagarritzat adierazpen-perpaus osagarri bat edo zehar-galdera bat hartzen duela). Oraintxe ontzen ez bazara, beldur izateko da ez zarela inoiz onduko. Beldur izatekoa da hizkuntzak ez ote duen, bide horretatik doala, zerbait ere galduko.

beldurra hartu Zerbaiten edo norbaiten beldurra sentitzen hasi. Ez beldurrik zeuen bihotzetan hartu. Beldurra hartu dio itsasoari.

beldurrak airean adb. Guztiz beldur. Beldurrak airean dago.

beldurrak akabatzen adb. Heg. Guztiz beldur. Beldurrak akabatzen dago.

beldurrak egon Beldurrez egon. Beldurrak nengoen aurkintza hartan. Beldurrak nago ez naizela gauza izango egitekoa behar bezala betetzeko. Etorriko zen beldurrak nengoen. Biraolari gisa harrika emango ez didatelako beldurrak ez banengo. || Beldurrak hilik nengoen, baina haren esku utzi nuen neure bizia.

beldurrak hartu Beldurtu, beldurra sentitu. Handik atera, eta ihes egin zuten beldurrak harturik. Beldurrak hartu ninduen, eta zure dirua lurpean gorde nuen. Beldur izugarri batek hartu ninduen.

beldurrak jo Beldurtu, beldurra sentitu. Ik. beldurrak hartu. Beldurrak jota zebilen gaixoa.

beldurraren beldurrez adb. Beldur handiaren eraginez. Beldurraren beldurrez dardarka neukan gorputz guztia.

beldurrarren adb. Bizk. Beldurrez. Beldurrarren esan ditu Nikanorrek, esan dituenak.

beldurra sartu du ad. Beldurtu. Ez apaiz jaun guztiak berdinak direlako, baizik eta batek beldurra sartu zidalako.

beldurrean adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Beldurrez. Mutil hura, behar bezala, Jaungoikoaren beldurrean hazia izan balitz. Hamabost eta hamaseigarren mendeetan jendea deabruaren beldurrean bizi zen.

beldurretan adb. Beldurrez.

beldurrez 1 adb. Beldurturik; beldurragatik. Beldurrez bizi ziren. Beldurrez hurbildu zen. Harriturik eta beldurrez jarraikitzen zitzaizkion. Hotzez ala beldurrez ez dakit, baina ikaran nago ni ere. Ez dugu lotsaz edo beldurrez aitortu gabe utzi behar bekatua.

2 adb. (Osagarri bat hartzen duela). Gaua motz egin zitzaion, egunaren beldurrez. Ihes egin du, erre zezaten beldurrez. Gose zen, baina ez zen ausartu hango basetxeetan jatekorik eskatzen ezagutuko zuten beldurrez. Baziren ezkontza hura legezkoa ez ote zen beldurrez bizi zirenak. Urrats gaiztorik egiteko beldurrez.

beldurrezko adj. Beldurra eragiten duena; beldurrak eragina. Ik. beldurgarri. Beldurrezko istorioak. Beldurrezko Zinemaren Astea. Azken oreneko penitentzia hark badirudi bortxazkoa, ezinbestekoa edo beldurrezkoa dela, eta ez behar bezalakoa. Beldurrezko garrasiak. Maiz, amodiozko sentimenduen ondotik, beldurrezko sentimenduak heldu dira.

ni beldur Gauza txar edo kaltegarri bat gertatzera doalako uste edo susmoa adierazteko erabiltzen den esapidea. Karioxko izanen zaizula, ni beldur! Tolosako jujeak non diren, eta non den presondegia, jakinen dugun orain berandu gabe, ni beldur.

izu

1 iz. Beldur larria eta bizia, bereziki zerbait egitea eragozten duena. Ik. izialdura; izutasun; laztura; terrore. Hura gogoratzean izua sartzen zait. Izuak dardarka jartzen nau. Izuak hartu zuen eta ez zen aurrera egiteko gauza. Izu ipuin bat.

2 adj. Abereez mintzatuz, hezigaitza. Kepak bere artaldean ardi bat oso izua zuen. Basurde izua. Galdetzen dizu erosleak: idi horiek izuak ote dira, edo jotzeko grinarik badute? (Ik. betizu)

izuaren izuz adb. Izu handiaren eraginez. Izuaren izuz hila zirudien.

izu-ikara Beldur handia. Ik. izu-laborri. Iheslari horiek alde guztietara izu-ikara zabaldu zuten. Guztiak izu-ikara handiak hartu zituen. Haien bihotzetan izu-ikara gogorra sartu zuen.

izu-laborri Beldur handia. Ik. laborri; izu-ikara. Izu-laborriak harturik zeuden. Ez nintzen ausartzen pentsatzera nigandik ihesi joan zitezkeela, erdeinuz eta izu-laborriz.

izuz adb. Beldur handiz. Mutila astiro-astiro jiratu zen eta izuz begiratu zigun.

larri2

iz. Larritasuna. Bere hutsa aitortu beharrak ematen zion larria eta lotsa. Beldurrak eta larriak.

larri-ikara iz. Ikara, larritasunezko ikara.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper