Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=honenbesteko 2 sarreratan aurkitu da.

honenbesteko

iz. Honelako kopurua. Ik. hainbesteko. Jokatu nahi duenak honenbesteko bat eman behar du. Ondasunak ez dira guztienak, sortu dituenarenak baino; lanari honenbesteko bat emanez gero, egoki ordaindua dago ordu gutxi batzuetako jarduna.

honenbeste

1 zenbtz. Honelako kopuruan. (Erkaketaren oinarria agerian azaltzen ez denean erabiltzen da eta lehen pertsonako edo lehen mailako hurbiltasunezko testuinguruetan; izen bati —inoiz ez izenondo edo adizlagun bati— dagokio, hots, zenbatekoari, eta izen horren ezkerrean ezartzen da). Ik. horrenbeste; hainbeste. Ez dakit honenbeste ardura eta mesede nola ordainduko dizkiodan berorri. Honenbeste euskal idazle garairen aldamenean, nik azken aldean agertu beharko nuke, inon azaltzekotan.

2 zenbtz. (Mugagabean, dagokion izena agertzen ez dela). Burdinak gora, txatarrak atzera-aurrera; honenbeste ekarri, horrenbeste eroan. Ez da honenbesterekin kontentatuko.

3 zenbtz. (Kopuru edo zenbaki ezezaguna edo ezin zehaztuzkoa adieraziz). Zuk orain ez duzu desiratzen honenbeste baizik; baina "honenbeste" hori lortutako egunean, zerbait gehiago eskatuko duzu.

4 (Aditzaren osagarri gisa). Neronek ezkondu behar banu ez nintzateke honenbeste larrituko.

beste honenbeste Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Zer esango zenuke zuk beste batengatik, beste honenbeste egingo balu? Zuk ere egin zenezake beste honenbeste.

honenbestean 1 adb. Prezio edo diru kopuru batez mintzatuz, halako prezioan, halako kopuruan. Soroa honenbestean saldu duzue? Lan bat honenbestean hartzen dutenek. Ehuneko honenbestean erosi dute.

2 adb. Ez honen ongi eta ez honen gaizki. Baina hala ere kontentu naiz, honenbestean naizenean ere.

3 adb. Horrela, horretan. Joab-en lotsa galdua ez zen honenbestean gelditu; are gehiago esan zion: (...).

honenbesteko adj. Honelako kantitate, neurri, tamaina edo garrantzia duena. Ik. honenbesteko. Ez nuen uste honenbesteko zauria nuenik. Muinoetan dagoen elurrak ez du honenbesteko dirdairik. Hemen honenbesteko elurra denean, Urbian gerrirainokoa bada.

honenbesteraino adb. Honenbesteko punturaino. Ez zen haren argia honenbesteraino luzatu. Miresten gara honenbesteraino gizona itsutzeaz.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper