Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hitzemate bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hitzemate
iz. Zerbait egingo dela aginduz ematen den hitza. Ik. promes. Hitzemate hori ez bada betetzen, kalte-galerak ordaindu behar dira.

Aztergaia: hitzemate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh52 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

hitzeman 1 du ad. Norbaitek bere burua, beste norbaiten alderako, zerbait egitera edo ematera behartu. Ik. agindu2 4; promes egin; zin egin; berba eman; promestu. Hitzematen dizut ez dudala berriro egingo. Euskaldunek hemen hitzeman dezagun, beti zinez izango garela fededun. Haren alde ahalegina egiteko hitzeman ziola. Zer hitzeman zion Jainkoak? Zerua hitzeman digu. 2 (Partizipio burutua izen gisa). Agindua, promesa. Ez zezakeen hitzemana jan.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

HITZ-EMATE "Promesse, hitzemaite" Gèze. Hitz emate edo protestazione hori egiñ. He Phil 79. Esparantxa eta hitz-emaite orotan. Mst III 21, 1 (Ip hitzeman oro; SP y Ch agintza). Jinkoak boroga-erazi dü hitzemaite hoien egia. Ip Hil 146. Eliza-bidez egin ditzagun gure itz-emateak. NEtx LBB 45. v. tbn. Mde HaurB 13. Onaind in Gazt MusIx 150.

hitzemate 37: Berria 5 (“Hitzemate horren arabera, Jaurlaritzak 2012ra arteko epea jarri zion bere buruari, aurrekontuaren %0,7a lankidetzara bideratzeko”, “GFAM-Lurra elkarteak, Fred Larrañagak eta Bizitegia elkarteak eroste hitzematea izenpetu zuten uztailaren 24an, Maite Errekart Kako baserriaren jabearekin. Urri arteko epea dute behar duten diru guztia eskuratzeko”, “Politikarien hitzemateak ikusita, nekazariak esnea banatzen hasiko dira”), Deustuko Unibertsitatea 20 (“Diru kopuru zehatza ordaintzeko hitzemate huts eta soila, pezetatan edo kotizazio ofizialean onartutako moneta atzerritarrean adierazita”, “Aurreko paragrafoko kasuetan, irizpena zein erakunderi eskatu eta horrek lehenbailehen adierazi behar du irizpena noren edo nortzuen zuzeneko ardurapean egongo den; pertsona horiei galdatuko zaie 335. artikuluko bigarren paragrafoan xedatutako zin-egite edo hitzematea”), Gomylex 12 (“Hitzemate hori ez bada betetzen, kalte galerak ordaindu behar dira, hitzemandako ezkontzari begira gastuak egin direnean (KZren 43. art.)”); hitz emate 4: Berria (“Lehendakari karguaren zin egite ekitaldia (orain hitz emate ekitaldia) modernizatu nahi zen, baina batean kale, bestean bale”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitzemate : Berria (“Agintza gehiegi egin zaizkigu hainbat bileratan, eta hitzemate horietatik bakar bat ere ez da bete”), hitz-emate 5: Urtzi Urrutikoetxea (“Baina denbora joan ahala naturaren agindua gure hitz-emate serioena baino indartsuagoa zela konturatu ginen, eta hari jarraitu behar izan genion, bai guk, gazteok, bai gizonek, bai eta zenbait emakumek ere, ulertzekoa denez, natural-natural”), Pello Lizarralde (“Osabak nahi zuen ziurtatzea ez zela bele beltzik pausatuko bere hilkutxan, eta izebak hitz-emate serioa egin behar zion”), Ander Irizar 2 (“Lajosen iragana horrelako hitz-emate eta ekimen arduragabez betea zegoen, eta nik gaztetxokeriatzat hartzen nituen”, “Horixe ba, hogei urteren ondoren etxera itzuliko da! Hona dator, eta hemen - zergatik ukatu? - denoi zor digu zerbait: dirua, hitz-emateak, zinak.”), Javi Cillero (“Tatuaje egitea bizitza osorako egiten den hitz emate bat bezala duzu, ezin duzu zeure gogara ezeztatu”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen kategorian ere erabilia, eta sarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.