Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hatz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hatz
1 iz. Eskua bukatzen den bost zatietako bakoitza. Ik. behatz 2; atzamar; eri1. Eskuineko bost hatzekin. Bere hatza uretan bustirik, hoztu dezan nire mihia.
2 iz. Giza oinek, abere hankek, gurpilek edo kidekoek lurrean uzten duten arrastoa. Ik. lorratz; oinatz; aztarna. Iluntzean errautsa hedatu zuen tenpluaren barnean eta biharamunean gauaz han ibilia zen norbaiten hatzak erregeri erakutsi. Inon hatzik utzi gabe, airean hegaldatu balitz bezala. Jainkoaren hatza ikusten da hor. Bazterrez bazter, betiere laster, ari naiz zure hatzean.
3 iz. Hazteria. Bidal dezala Jaunak zure gainera izurria; bete zaitezela ezkabiaz eta hatzez.

Aztergaia: hatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 (eskukoa). 2 'aztarna, arrastoa'. 3 'hazteria' / AS: hatz-belar: Knautia arvensis, hatz egin.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "hatza: luzera unitate anglosaxoia. Gaztelaniazko pulgada eta frantsesezko pouce hatz edo ontza da euskaraz. Enborren neurrietarako hobe da ontza hitza erabiltzea, baina hatz beste neurrietarako (adibidez, telebista pantailaren neurria). Ontza, gainera, pisu unitate bat ere bada, ez nahastu beraz".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hatz-bizar, hatz-marka .

Informazio osagarria
Zerrendakoaren oinarri bereko eratorriak-eta

hazbete ere jasoko da

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hatz-belar, hatz egin

Informazio lexikografikoa
Hedapenezko adierak

balioak argituz eskaini beharrekoa da: 1) 'eri' adierakoa da nagusi; 2) bigarren mailakoetan, 'aztarna, arrasto' adierakoa da erabiliena; 3) gainera, abereen 'apo' etab. ere bada.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: hatz erdiko. hatz nagi. hatz lodi. hatz-buru edo hatz buru iz. 'hatz-punta'. hatz-zorro edo hatz zorro iz. 'titarea'. || 1- Hizkuntzarentzat aberasgarriak dira. 2- Lexikalizazio maila handiko izen-lokuzioak dira.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Forma berririk ez da orain erantsiko.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.