Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza haratu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

haratu, hara/haratu, haratzen
da ad. Hara joan. Haratu zirenean. Ai eskergabea, egin zintudan zerurako, eta zu hara zintezen egin nintzen gizon eta eman nuen bizitza gurutze batean. Bekatariz betea dago infernua; eta haratzen diren gehienak haragizko bekatuagatik haratzen dira. Noiz haratuko naiz?

Aztergaia: haratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

haratu 'hara joan, heldu' adierakoaren 96 ager. jaso dira: a) -tu/-ø edo era burutuaren haratu / hara banaketa: a1) ad. laguntzailearekin: (h)ara 33: G 31 (Mb IArg 19, Or 7, Lard 5), IE 2 (E, HU); (h)aratu 5, G-L (Ir YKBiz 4, Gy); adibideak: Or Tormes: "Itsuak agindu eustan urreratuteko, ta ara nintzanean esan eustan..."; Mb IArg: "Aide ara ziranak esan zioten zekiten guzia hura berriz ezkon-erazi naiez", "Ara zen, nekez ta berandu bazen ere", "Bazter artan bizi zen eremutar bat eta zenbait lagun artu ta ara zen bein..", "etzen aingeru ona agertu, ta gero ara zeneko, Hau zer engañu da?", "Baña ara ta ekusi zuten etzuela kenle bearrik"; Or: "Ameriketatik gogoak ara nau egaldi batean", "Basagizonak ara ziraden igande gauez ta neguz: bizi giñanen belarri, biotz, pozten ipuiez ta kantuz", "etzan da bat ume-miñetan buruz lurrari josia; ara da artzaia, ardia berez ezin baledi balia", "Ara danean, galde diogu zer gerta dan Pagailleta'n"; Lard: "Eliezer'ek, ara zanean, etxekoai esan zien, etzuela ezer ere ez jan, eta ez edango", "Lan au eginda, gero Jainkoak Moises'i esan zion, Abarin'go mendi-gañera igo zedilla; eta ara zanean, erakutsi zion, Israel'tarrai eman bear zien atsegiñetako lur gozo ura", "Nagusiak jakin zuenean, Jesus ara zala, Judu zar batzuek bialdu ziozkan, etorri eta sendatu zezala, esatera"; E: "Tronpeta da minzaturen mundu guzietarik: Hilak oro, iaiki huna zuien hobietarik, arima eta gorputzetan oro bertan pizturik Orok hara behar dugu eskusatu gaberik"; HU: "Hara direnean, emaiten dira biak atorra-mahungahas, edo gerriraino buluzirik" // Ir YKBiz: "ta gurasoak Yesus aratu zutenean, legearen aginduak arengan betetzeko, arek artu zuen Aurra", "ezin asmatu zezaketen, nola aratu zan ain laster ontzirik gabe", "Ikusi zuen urrundik pikondo bat eta aratu zan, ezer atzematen ote zuen", "Galileatik arekin etorritako emakumeak aratu ziran"; Gy: "Gure zikoitza zenean geroago haratu, Diruaren ohatzea zuen xoilki aurkitu"; (h)ara(tu) (teorian) erabakigaitzak dira: Mb IArg: "ara ez gaitezen"; AA: "eta zu ara zindezen egin nintzan gizon"; a2) Perpaus jokatu gabeetakoak: (h)ara 26: B 3 (A BeinB, Kk Ab, Otx), G 17 (Mb IArg 7, Lard, Ir YKBiz, SMitx Aranz 4, Etxde JJ, Or QA 2, Lasa Poem), IE 5 (E, Ax 2, HU Aurp, Elsb Fram), EB 1 (MEIG); (h)aratu 2 (Anab Aprika; FIr); adibideak: A BeinB: "Baiña ara orduko gautuko balitzakigu?"; Kk Ab: "Juan dira danak; ara orduko illundu dau oso"; Otx: "bijaramonian bakaldunagana juan, ala ara barik etxian geratu"; Mb: "David ara baño len egun oro urbilzen zen...", "bada ekusten zuen erreinuko lenbiziko erriak, ara ezkero, erreko zituztela gerrari Badagak", "Zori gaistoan jaioa ni nere anim hau bein ara ezkero!"; Lard: "lur gozo artan sartuko ziralako pozak: eta orain, ara gabe ilko zirala"; Ir YKBiz: "Bein ara ezkero bai, beti zurekin idukiko nauzu, ez eutsi bada neri orain, utzi nazazu"; SMitx: "Arantzazura bidea luze; ara orduko nekatu", "Bein ara ezkero, jakiña!"; Etxde JJ: "zu ara orduko jendarmak zure zai izanen baidituzu"; Or: "Eta ara gabe zerura yoaten danik bai ote da?"; Lasa Poem: "Hara orduko ez zen herriko legea edo etxekoa nagusi"; E: "egun harzaz orhit giten, othoi, hara gaberik"; Ax: "peril du hoberenaz ere, purgatorioetan luzaro egon beharko duen, hara gabe eskapatuko ezten"; HU: "San Salbador, eta hara orduko itsas-hegian landatu zuten kurutzea"; Elsb: "Lafayette, gaua galdurik, hara orduko unhatua baitzen"; MEIG: "Zalla ibaiaren ertzean dagoela gauza ageria da, baina hara baino lehen aski urrutitik datorrela ere bai". // Anab Aprika: "Ta bein aratuta, leku zabal baten erditsuan..."; FIr: "gudulari saila aratuez gero estu ibili bearko zutela"; b) -tu partizipio deklinaturik ez dugu aurkitu (hots: "haratuak pozik irten ziren hitzalditik" modukorik); c) beste aditz-izenak 28 dira: Mb 16: " aratzen diranen lagun..", "aratzen diran guziak", "ara baño len aratzen den edozeñek"; AA 3: "etzan aratzen iñor Aita Santua baizik", " Aratzeko ustea ematen dit Jaunak"; Arr May 1: "aratzen zan bezañ laster konfesatzeko uste osoan"; SMitx Aranz 1: "nere goi-miñak keja bat zizun: ez izan aratzeko gai"; Ax 3: "Edo zu ez haratzeaz bere loriarik...", "ez hek bezala haratzeko, edo handik eskapatzeko?"; Dv LEd 1: "Bada, zuk haratzea, askotan duzu merezitu"; Laph 1: "Medikua haratzean, erretzeko sukhar bat jauzten zaio eriari"; JE 2: "haratzearekin, neskato ttipi batek (...) erran zakon", "Gure Otoen hararatze hurrian...".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) ez da ageri; b) -tu partizipio deklinatua behin: E. Larre: "Ez naiz mintzo Larruna kaskoan egun batzuez plaian bezenbat metatzen direnez: izerdirik gabe haratuak ditu hek San Inazioko treinak"; c) aditz-izena ere behin: S. Onaindia: "Astelen geyenetan ara juan oi ziran, gaur lez, gure Enbeitarrak; Kepa be bai, txikia izanagaitik, sarri aratzen zan, gurasoakaz batean".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

haratu, hara(tu), haratzen. da ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

haratu, hara(tu), haratzen.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.