Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=golde nabar sarrera bakarrean aurkitu da.

golde

1 iz. Lurra iraultzeko lanabesa, burdinazko pieza zorrotz bat edo gehiago dituena eta abereek edo traktore batek herrestan eramaten dutena. Ik. nabar. Goldearen belarriak, muturra, nabarra, hortza, giderra. Golde hortza. Golde etxea: goldearen zurajea. Lurra goldez irauli. Goldearen amoreagatik pot nabarrari (esr. zah.).

2 iz. Lur neurria, egun batean goldatzen den hedaduraren baliokidea. Baiona eta Uztaritzeko barrutietako herrietan goldea 4.200 metro koadrokoa da, eta Sarakoan 2.800 metro koadrokoa. Golde lurra Gipuzkoan ehun sagarrondoren lurra da. Golde bat lur.

goldean adb. Goldatzen. Goldean ari da.

golde nabar, golde-nabar Goldearen hortza; goldea. Ik. nabar2.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper