Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=gobernu sarrera bakarrean aurkitu da.

gobernu

1 iz. Estatu edo lurralde bat gobernatzen duen agintea; ministroen taldea. Estatuak ezin iraun dezake gobernurik gabe. Gobernu ahula. Gobernu motak. Frantziar gobernuan. Sobietar gobernuaren espioi gisa. Autonomia gobernua. Arazoa gobernu erakundearen esku utzi dute. Frantziako oraingo gobernua. Madrileko eta Pariseko gobernuen buruak. Gobernuko lehendakariari. Gobernuko kideak. Gobernuaren erabakiak aintzat hartuz.

2 iz. Gobernatzea. Etxeko gobernu eta umeen haziera onari dagozkien gauzetan. Ardien gobernu ona. Ontziak bere gobernurako badu lema. Herriaren gobernu osoa bere eskuetan hartu zuen.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper