Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=gainera 5 sarreratan aurkitu da.

gainera

lok. Esan berri denari zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. Ederra da eta gainera merkea. Badakit badela gure artean unibertsitatean barrena ibiliei zeharka begiratzen dienik; badute, gainera, zergatik. Poemaz landa, gainera, ez zegoen geldirik Orixe. Hitz horrek, gainera, ez du hor ezarri nahi zaion zentzurik. Hori esanik, diodan gainera, etxeko arropa zikina nahiago dudala etxean garbitu. Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak, gainera. Linguisten lanetan ez ezik, baita, eta batez ere gainera, filologoenetan ere.

gainera berriz lok. g.g.er. Gainera. Beti izan da gozoagoa auzoko janaria; gainera berriz, ez du janak bakarrik gizentzen gizona.

-z gainera postpos. (Izen sintagma mugatuari edo kideko bati dagokiola). Euskaraz ongi ikasteaz gainera, lan ikaragarria egin zuelako. Hitz batek baduela, formaz eta adieraz gainera, beste zerbait. Demagun erregeak seme bat duela eta honez gainera semetzat hartu nahi duela beste bat. Jainkoa zerbitzatzeak badu, beste mundukoaz gainera, mundu honetan ere zenbait sari eta atsegin.

azpiko

1 adj. Azpian dagoena. Jauna hartzerakoan azpiko ezpainaren gainean ipintzen da mihia. Azpiko lurrak gainera bota.

2 iz. Mendekoa. Framazonen azpiko direla. Emaztearen mutil eta azpiko egiten du gizona. Deabruaren gatibu eta azpiko bihurtzen dena.

azpiko arropa Barruko arropa, ikusten diren jantzien azpian janzten dena. Soineko bat, azpiko arropa eta zapatak erosi nizkion.

azpiko gona Gonaren edo soinekoaren azpian erabiltzen den azpiko arropa mehea, gerritik beherakoa edo gorputz osokoa. Gonak jaso eta azpiko gona erakutsi zuen.

azpikoz gain adb. g.er. Azpikoz gora. Arakatu eta astindu ditu azpikoz gain gari metak.

azpikoz gainera adb. Bizk. Azpikoz gora.

azpikoz gora adb. Azpian egon ohi dena gainean dagoela; nahas-mahas. Ik. hankaz gora; azpikoz gainera; azpikoz gain. Azpikoz gora iraultzen itsasoaren hondarrak. Mundua azpikoz gora jarriko luketela.

azpikoz goratu g.er. Azpikoz gora jarri. Lur horiek azpikoz goratzen jarduna da.

honez

honez aurrera Hemendik aurrera. Ilobak dauzkat nagusi, honez aurrera horien mende beharko dut bizi.

honez gain Gainera. Honez gain, NBEak armadetan haurrak erabiltzen dituzten gobernuen zerrenda bat eratu du.

honez gainera Honez gain.

horrez

horrez aparte Beh. Horrez gain.

horrez gain lok. Gainera. Berezko sena zuen jendea ezagutzeko, eta, horrez gain, bihotz zabala. Horrez gain, gaikako bilketa egiteko 70 gune antolatu dituzte.

horrez gainera lok. Horrez gain. Horrez gainera, leize handi bat dago zuen eta gure artean.

lehen

1 adb. Igaro den denboran. Lehen, orain eta gero. Lehen, Euskal Herri osoan, eta orain, inon ez. Haren izena ezaguna izan da aspaldidanik gure artean, kantari ospetsu bezala lehen, idazle apain bezala gero. Lehen ez zen horrelakorik gertatzen. Lehen mintzatu naiz horretaz. Lehen ere aipatu dugunez. Arau horiek zorrotzago eta zehatzago betetzen ziren lehen. Lehen, hain aspaldi ez delarik, apaizak genituen latinez mintzatzeko gai zirenak. Ez da haatik lehen baino lasaiago bizi. Ba al da Paris lehen adina arte gaietan? Lehen bezala. Jendea, lehen ez bezala, zaletua dugu eginbide horietan. Lehen esan bezala.

2 ord. Aurretik besterik ez duena, beste guztien aurretik gertatzen dena. Ik. lehenengo; lehenbiziko; aurren. Ez zen lehen aldia pilotan ari zela. Lehen aldiz ikusi nuenean. Lehen aldian baino bortizkiago. Liburuaren lehen orrialdeetan. Hori dugu lehen arazoa. Lehen argitaralditik bigarrenera gauza asko aldatu dira. Asteko lehen egunean. Gure literaturaren lehen gurasoak. Euskal Herriko lehen gizona. Adam eta Evaren lehen bi haurrak. Printze eta errege lehena? || Zein da lehena? Hala izango dira azkenak lehen eta lehenak azken. || Maiatzaren lehena.

3 (Adizlagun gisa). Ik. lehenbizi. Zu lehen heldu zara eta ni bigarren. Lehen egin behar duzuna.

4 iz. Lehenaldia, iragana. Lehenarekin edo geroarekin ametsetan bizi direnak.

lehen auzo Hurbileneko auzokidea. Ik. auzo lehen. Ohituraren kontrakotzat jotzen da lehen auzoei dagokien lana senideek egitea. Nire bi lehen auzoak ez ditut ezagutzen.

lehenaz gain Lehengoaz gainera, lehen gertaturikoaz gainera. Gaurko eguzkiak, lehenaz gain, kiskaliko ditu bazterrak.

lehenaz gainera Lehenaz gain. Zertara datozkit nire gogora lehengo jazoera itunak, lehenaz gainera, nire bihotza zauritzen dutenak?

lehen baino lehen Lehenbailehen. Lehen baino lehen has zedin eskatu nion.

lehen buruan 1 Hasieran. Aditza perpausaren lehen buruan ez doanean.

2 Ezer baino lehen. Ik. lehenik. Lehen buruan, bi bereizten ditu.

lehendanik adb. Jas. Lehendik.

lehenean 1 adb. Lehen bezala, lehengo egoeran. Apustua lehenean dago. Zu beti lehenean geratzen zara!

2 adb. Lehengo iritzian. Lehenean daude sendagile gehienak eta hitzarmen baten arabera ari dira.

lehen(engo) jaunartze Eukaristiako sakramentua lehenengo aldiz hartzea. Lehenengo jaunartze egunean. Jaio zenetik 75 urte bete direla, lehen jaunartzea egin zuenetik 63.

lehen-lehen 1 adb. lehen-en indargarria. Gure lurrek, behar bezalako etekin eta irabazia emateko, zuhaitz eta basoz jantziak egon behar luketela, lehen-lehen bezala.

2 ord. lehen-en indargarria. Hona lehen-lehen hitzak: (...).

lehen ministro Ministroen kontseiluko lehendakaria; gobernuburua. Erresuma Batuan, haatik, Tony Blair lehen ministroak iragarri du erreferenduma antolatuko duela. Israelgo lehen ministroa.

lehen mundu Garapen ekonomiko handia lortu duten herrialdeen multzoa. Ik. bigarren mundu; hirugarren mundu; laugarren mundu. Hirugarren munduko gosea lehen munduko gehiegizko luxuaren ondorioa da.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper